XÜXENEAN ENTZÜN

Kultura

Gaüaldi berezi batetara kümitatzen gütü Maule hiriko kültür sailak, urtarrilaren 23an 21:00etan Altzürüküko herriko gelan. « Atz » ikusgarria, Elodie Baffalio pianista Urdiñarbetarra eta Xomin Sourgens Bastidako argazkilaren arteko alkarretaratzearen ondorioz sortü da. Xomin Sourgens-ek Hego Ameriketako Andesetan egin dütüan argazkiak alde batetik, eta bestetik Elodie Baffalio-ren inprobizazio müsikala, bi ünibertso horien üztartzeaz sortüko da « Atz ». Ikusgarria adin güzieri züzentzen da, sartzea 10 eurotan finkatürik da eta  aitzinetik Mauleko herriko etxean erosten ahalko dütützüe edo ostiralean leküan berean.
Elodie eta Xomin, Artzen-en mikroan :


Behar den bezala hasi da ihaute sasua, Idauze-Mendiko gazteek eskeinirik maskaradarekin. Zazpi barrikada goizan egin dira, eta aintzina joan ahala jentezionea goratüz joan da ere. Arrestiriko 15:30etan hasi da jei nausia, jentez fundi zen oihaletxearen pean. Usatüzko maskarada ikusi dügü gorri eta beltzekin. Gaztetto hanitx bazen ere taldean, ontsa lagüntürik izan dira. Kerestüak jokaldi osoa Biarnesez eman düe, nahiz eta üsü euskarara lerratzen ziren. Irriak eta esküzartak izan dira, surtüt buhame eta kauteren perediküetarik landa. Apirilaren 19an emanen düe azkena berriz herrian, anartean asteondar oroz xiberoko herri desberdinetarik kurritüko dira eta horra den igantean Atarratzen dirateke.
Entzün Artzen Letonak egin erreportaia :

Argazkia : kazeta.infoIduzkilore antzerki taldeak “Hazparneko anderea” antzezlana taularatüko dü Urdiñarbeko gelan ostirale gaüan 21:00etan. Telesforo Monzonen “Hazparneko anderea” antzerki lanak, XX. mendeko eüskaldünen historia kondatzen dü : Amerikar exodoa eta Euskal Herrira berriz ützültzea aberastü ondoren, gei ezberdinak jorratzez : nahia eta ütxürakeria nausiki, maitarzüna, tradizioa... manera ümoretsüan antzeztüz. Taula zuzendaritza : Ander Lipus.
Iban Iturbide aktorea :

Aurten Maskarada Idauze-Mendiko gazteek emanen düe. Dantzariak, buhameak, beltzerian eta bestetan, 30 bat dira orotara parte hartzen. Johañe Etxebest eta Maite Davant-en lagüngoa üken düe maskarada behar den bezala plantan ezarteko. Igantean, Idauze-Mendin goizeko 9etan meza badate eta ondotik lehen barrikada elizaren aitzinean.  Maskarada arrestiriko 15etan emanen da Idauzeko plazan.
Nicolas Bouillon Kabana haundia :


Laurentx Bereziartua Buhame Jauna :

Joimo Lacroix Pitxu :

Cédric Samalbide Kerextu :

Johañe Etxebest trebazailea :

Pierre Lhande trajeria” edo pastorala presentatürik izan da neskenegün gaüan Iruritar eta Zalgiztarrer. Pierre Lhande 1877an Baionan sortü zen eta 1957an Zalgizen zentü. Olerkiak, saiakerak, narrazioak eta hiztegi bat ere idatzi zütüan. Apez jesuita zen, eta  Parise üngürüko langile-herrietan apez ibili zen. Erreligione katolikoa, irratien bidez zabaltzen aitzindaria izan zen ere. Mündüaren gainti, Argentina, India, edo Madagaskar bezalako hanitx herrietan ibili zen. Euskalzaina ere izan zen. Pierre Lhande apez jesuitaren bizi aberratsa antzeztü dü Annick Renaud-Coulon idazleak. Jean Pierra Rercalt date errejent, Jean Etchart eta Jean Louis Aramburu kantore moldazale eta erakasle dirateke, Petti Etchegoyen dantza trebazale, Erramun Garzia jauntzi asmazale eta dendarien ardüradüna, eta afitxa Partarieu anaiek düe eginen. Trebatzeak urtarrilaren 31an neskenegünarekin hasiko dira eta pastorala üztailaren 26an eta agorrilaren 2an emanen da Zalgizen.
Maider Larrory Iruritarra :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan