XÜXENEAN ENTZÜN

Kultura

Luis Ligetx Büztanobi Larraintar koblakariaren omenez, libürü-dizka bat plazaratü dü Koblaka Xiberoko bertsolarien alkarteak. Libürüak bere bizia llabür biltzen dü. Horrez gain Ligetx ezagütü züen lau jakileen alkarrizketen transkripzioneak edireiten dira, bai eta ere bere kantoreen idazkiak, dizkan aldiz, Xiberoko kantari andana batek emanik bere kantoreak eta bertsoak. Jüje Etxebarnek eta Beñat Sarasolak düe bilketa lana eraman, Joanes Etxebarriak argazkiak hartü dütü eta Pette bere anaiak libürüaren orrikatzea. 

Jüje Etxebarne eta Beñat Sarasola :


Maitesa Accoceberry eta Nadine Elgoyhen "Agur züer orori" :

Iparraldeko hitzan Joanes Etxebarriak egin bideoa ikusteko klixka.

 

“Euskal desertore eta insumituak gerla haundian” Jacques Garat-en libürüa presentatürik izan zen iragan neskenegünean Maulen. Desertore eta insumituen fenomenoa, beste eskualdeetan beno haundiagoa izan zen Euskal Herrian, emigrazioa eta mügaren urbiltarzünarengatik besteak beste. Idazleak, itzalean etxekirik ziren horren üngürüko xehetarzünak bildü dütü eta argitara berriz ekarri. Libürü honek, desertore eta insumituen fenomenoa, gerla haundia hemen bizitürik izan zen bezala, historian sararazten dü. Libürüa Elkar argitaletxeak dü plazaratzen, frantsesez da eta libürütegi hon güzietan edirenen düzüe.
Jacques Garat :

Sustrai Colina Hendaiarrak dü irabazi 4. Xilaba, Ipar Euskalherriko bertsolari txapelketa. Azken bürüz bürükoan, Maddalen Arzallus-ekin lehiatü zen. 3. leküan Odei Barroso sailkatü da eta azken honek, kantatzeko manera honenaren sarixtatzeko Txato saria ardietsi dü. Ondotik, Eneritz Zabaleta, Xumai Murua eta, Ramuntxo Christy sailkatü dira. Baionako Lauga gela beterik zen eta sei bertsolariek saio ederra eskeini züen. Haren entzütea osotarzünean parada eskeintzen deizüegü.
Xilaba finala :


Soinüaren telekargatzeko

Bilusik, bere hirugerren dizka presentatüko dü Maialen Errotabehere Lapurtar kantariak, azaroaren 30ean arrestiriko 17etan Maule Baitha zine gelan. Hamabi kantore berri edireiten dira dizkan, hitzak berak idatzi dütü, salbü bienak Itxaro Borda eta bere aitarenak direnak. Müsika gehienak ere berak asmatü dütü eta orohar Pop/Rock estilokoak dira. Petti edo Eñaut Elorrietaren kolaborazioak izan dütü bi kantoreetan. Zazpi urte egon zen dizka berri plazaratü gabe, eta berak aitortü deikünaz, aldi hontakoa, lehenagoak baino personalagoa da eta hortik horra da haren titülüa. Igantean, dizkaren grabaketan parte hartü düen müsikalariekin agertüko da Maialen Errotabehere, Bilusik dizka berriaren presentatzeko, Maule Baithan arrestiriko 17etan.
Maialen Errotabehere :

Sü Azia kültür alkarteak, bere interneteko günean lau mila audio dokümentü entzüteko gisan ezarri berri dütü. Sü Azia elkarteak, züen eskü artean ezarten dütü 1960, 1970, 1990 urte alteetan jente ezbardinek bildüriko soinüak. Minüta bateko zatiak entzüngei dira, dokümentü horik ere osoki entzün ditzakezüe. Hortarako, Sü Aziarekin harremanetan sar zite helbide hontara : Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.. Bestalde, Agosti Xahoren “Voyage en Navarre” libürüaren eüskarazko ützülpena plazaratüko dü negü hontan eta Jakes Sarraillet-ek eüskaralat ützüli züan, Jean de Jauréguiberry bedeziaren “Basabürüan” libürüa ere berriz plazaratüko dü.
Battittu Coyos alkarteko presidenta :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan