XÜXENEAN ENTZÜN

Kultura

Urte hatsarrean mustrakak hasirik, kargü emaitea zen iragan neskenegünean Zalgizen Pierra Lhande pastoralako azken trebatzean. Beñat Larrory Iruritar gazteak dü süjetaren kargüa joanaraziko, lehen perediküa Pette Etchegoyhen-ek dü emanen eta azkena Maialen Larrory-ek eta Elodie Arrosagaray-ek. Jean Pierra Recalt errejentak, Zalgize eta Iruriko parte hartzaile gehiener kargü bat eskeini nahi izan dü üsaian bezala. Pierra Lhande pastorala üztailaren 26an eta agorrilaren 2an emanen da Zalgizen.
Jean Pierra Recalt :


Jean Etxart :

Beñat Larrory :

Hitzordü galanta dügü Maulen, barantailaren 21ean arrestiriko 19etan Hebentik alkartearen egoitzan Korrika kültüralaren karietara. Ihes izeneko ikusgarri eskeiniko deiküe Amets Arzallus-ek eta Josean Goikoetxeak. Ihes egiteko arrazoin franko emaiten beitü mündüak, bai hüilan bai eta ere ürrünago, arrazoin horietarik zonbait haütatü dütüe bi artistek eta jorratüko dütüe, hitz, kantore, eta sonüaren bidez. Hebentik-en egoitza Maulen Matalaz karrikako 4. Zenbakian edirenen düzüe.

"Bertsoaz Bi Ele", bertsolaritza hobeki konprenitzeko gaüaldi berezia proposatzen deiküe, Koblaka eta Bil Xokoa alkarteek. Sonü, bideo, eta kantoreen bidez esplikatürik izanen zaikü nola egiten den bertso bat, zer arraurak errespetatzez, bena ere bai txikitoak nola egiten ziren, eta pastoral textoak bertso moldean izkiribatürik direla erakutsiko da. Bertsoaz Bi Ele gaüaldia Urdiñarben martxoaren 7an gaüko 21etan, Bil Xokoa alkartearen egoitzan, Korrika kültüralaren karietara.
Joanes Etxebarria Koblaka alkarteko kidea :

Bakuna show dantza ikusgarriak azken emanaldia emanen dü barantailaren 20an Maulen, bederatzi emanaldi eskentü ondoan. Sekulako arrakasta bildü dü ikusgarriak  eta Xiberoa herri alkargoa paradaz baliatü da, Angelü eta Donostiako emanaldien bidez , Xiberoaren ezagütarazteko. Egünaldi horien bidez, erakutsi nahi izan da Xiberoko bizia sail esberdineta, laborantxa,  turisma edo indüstrian. Haütetsien arteko alkarezagützea  eta harremanen azkartzea ere zen helbürüa. Hots, harreman horier esker, alkarlana jarraiki eta indartü behar lüke, hala nula Aguerriako xedean edo ere Irabarneko jauregian egonaldiak antolatüz hego aldeko gazteentzat...
Mixel Etxebest :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan