XÜXENEAN ENTZÜN

Kultura

Argazkia : Aurelia ArkotxaPastorala zertan den ? eta haren geroa nola ikusten düen aipatü züen, Pier-Pol Berzaitz-ek (Petti Buhamea), Itxaro Borda-k (Gerezien Denbora) eta Jean-Mixel Berdaxagar-ek (Akitaniako Alienor trajeria) iragan irailaren 10an, Baionako mediatekan egin zen mintzaldian. Luzien Etxezaharreta-ren konpainian, beren ikusmoldea eman züen. Mintzaldia bere osotarzünean entzüteko parada eskeintzen deizüegü.
Entzün mintzaldia :


Soinüaren telekargatzeko

Xilaba, Ipar Euskalherriko bertso txapelgoako bigerren kanporaketan, Maialen Arzallus, 224 püntürekin lehen leküan sailkatü da eta holaz final aitzinekoarentako bere leküa segürtatü dü. 2. leküan Xumai Murua 216 püntüekin, 3. Maddi Sarasua 212,5 püntüekin, 4. Battitte Crouspeyre 183 püntüekin eta bosgerren Lur Renteria 174,5 püntüekin. Miren Artetxe ez da püntüatürik izan. Aiherrakoa izanen da azken kanporaketa urriaren 18an 17:00etan, bertan Eneritz Zabaleta, Odei Barroso, Ortzi Idoate, Ortzi Murua, Patxi Iriart eta Ramuntxo Christy ariko dira.
Senpereko saio osoa :


Soinüaren telekargatzeko

Sustrai Colina sailakatü da 232 püntüekin, XILABA, Ipar Euskalherriko bertso txapelgoako lehen final aitzinekoarentako, neskenegünean Muskildin iragan zen lehen kanporaketan. 2. Aitor Servier 210 püntüekin, 3. Xan Alkhat 203,5 püntüekin, 4. Egoitz Zelaia 189,5 püntüekin, 5. Guillen Hiribarren 186 püntüekin eta 6. Mixel Etxecopar 184,5 püntüekin. 200 jenteen aitzinean, saio libertigarri eskeini züen sei bertsolariek. 2. Kanporaketa Senperen jokatüko da, Miren Artetxe, Maddalen Arzallus, Battit Crouspeyre, Xumai Murua, Lur Renteria eta Maddi Sarasua Laskarai, bertsolariekin ürrietaren 11an 17:00etan Larreko Kültürgünean.
Joana Itzaina saioaren bildüma :


Garindaineko herriak, “Ni Petti buhamea” Pier Pol Berzaitzen pastorala emanen dü, ürrietaren 11an, neskenegünean gaüko 20:00etan Donostiako Kursaal kültür günean. 19:30etan Pastoraleko aktoreek Kursaaletik abiatüko den karrika üngürüa eginen düe eta ondotik Juan Karlos Izagirre, Donostiako aüzapezak onkijina emanen die Kursaaleko sargian. Pastoralaren ondotik Euskal Herriko ekoizpenekin osoki eginik afari herrikoïa izanen da Gastronómica-n, artistekin eta Garindaineko herritarrekin batera. Edozoinek aihariko txartelak edo ikusgarriko eros daiteke telefonoz deitzez 00 34 943428648 zenbakiala.
Pier Pol Berzaitz mintzatü zaikü aste hontan :


2014a hiru pastoralekin urte berezia da. Pier-Pol Berzaitz-ek (Petti Buhamea), Itxaro Borda-k (Gerezien Denbora) eta Jean-Mixel Berdaxagar-ek (Akitaniako Alienor trajeria) antzerki mota horretaz beren ikusmoldeak trükatüko dütüe Luzien Etxezaharreta-ren konpainian, irailaren 10a hontan, hots ostirale hontan, Baionako Mediatekan arrestiriko 18:15etan, Bilketa sareak eta Euskal kultur erakundeak antolatürik mintzaldian.  

Urriaren 4ean Müskildin hasiko da Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarreko bertsulari txapelgoa. Hemezortzi bertsolariek hartüko düe parte eta hiru kanporaketa eta bi erdi finalak jokatüko dira, Baionan izanen da finala azaroaren 15ean. Muskildin jokatüko den lehen kanporaketan Aitor Servier, Egoitz Zelaia, Gillen Hiribarren, Mixel Etxekopar, Sustrai Colina eta Xan Alkhat bertsulariak neürtüko dira. Maia Etxart aritüko da gei-emaile Müskildiko Posonpesenea gelan. Saioa 17:00etan hasiko da. Sartzeak han berean izanen dütüzüe salgei.
Joana Itzaina Bertsularien Lagunak alkarteko presidenta :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan