« Ametsen gillika » Eskiulatarren ikusgarria aste ondar hontan emanik izanen da Eskiulan ! Hiru emanaldi izanen dira eta jadanik lekü güziak saldürik izan dira. Halerik ere beste paradarik emanik dira ondoko asteetan : azaroaren 5ean Hazparnen, Donapaleun azaroaren 11 eta 12an eta azken emanaldia Angelun, azaroaren 26 an ! Badu urtea ikusgarria prestatzen ari direla eta oren bat eta erdiz, dantza eta kantorearen bidez amets bat kontatuko düe, 16 dantzari eta 20 bat kantariek. Graxiana Castillon-ek ikusgarria zertaz den erraiten deikü :
Emanen düen kantore bat :
Ondoko hitzorduentzat lekuak jadanik hartzen ahal dira , Azaro 5 eko, hazparne eta kanboko turisma bulegoetan, Xuriatea ostatuan eta elkar –en Baionan.
Azaro 11 eta 12 ko internetez heben edo zenbaki hortara 05 59 37 70 38
05 59 37 70 38 .






