XÜXENEAN ENTZÜN

Kultura

Argazkia : Pierre Alex BarkosbideArrakasta haundi üken dü Txilin Txori, Ürrats Berriak alkartearen sorkuntza berriak Maulen. Lehen aldikoz emanik izan zen eta  haurrek momentü goso bat iragan badüe, gehitüek ere. Haur denborarat berriz ützüli dira hanitx. Txilin Txori kusgarriak, antzerkia, dantza eta kantore nahasten zütüan. Fantasia bat izanki halakoak ziren antzezlarien arropak, koloretsü eta bizi biziak. Begiz begi taldearen müsika preziatürik izan da. Ororen bürü kausitze ejerra izan da Ürrats Berriak alkarteko kide güzientzat.
Entzün Artzen Letonak egin düan erreportaia :

Hebentik alkarteak Tango dantzaren üngürüko gaüaldi berezia proposatzen deikü azaroaren 3an 18etan Mauleko bere egoitzan Matalas karrikan. Jean-Christian Irigoyen  „Galtxetaburu“ eskü sonü joleak, Elise Archambault sopranoak, eta Gilles Taillefer kondalariak giro liriko eta intimista batean eramanen gütüe.
Mixel Etxecopar Hentik alkarteko kidea :

Txilintxori, Ürrats Berriak Mauleko kültür alkartearen sorkuntza berria taularatüko da azaroaren 2an Mauleko Jaï-alaïean gaüko 21etan. Txilintxori ikusgarriak, haur baten abentüra kontatzen dü. Loak hartzeko püntüan, haur bat aharratzen da etxenkoekin, nahi lizate jadanik handi izan eta mündüa ikusi. Azkenean, loak hartzen dü eta iratzartzen da Txilintxorien mündüan, ametza ala errealitatea ? Ürrats Berriak alkarteko 55 kideek, dantza, antzerki eta kantoren bidez, poesiaz beterik mündü batera eramanen gütüe. Leküak oraidanik etxekitzen ahal dira Atarratze eta Mauleko turisma bülegoetan.
Johañe Bordaxar eta Beñat Elkegaray :

Auziak, Pantzo Irigarai-ek idatzi düan antzerkia emanen düe Makeako gazteek, ostiralean gaüko 21etan Mauleko Ibar ostatüan. Auziak antzerkian, aktüalitatean izan diren afera zonbaiten auzia eginen da, hala nola Zarkozi eta Bettancourt-en afera, Cahuzac-en Suizako kontüak, edo Behia bilakatzen diren zaldien afera besteak beste, beti ümorea baliatzez. Makeako dozena bat gazte agertüko dira tauladaren gainean, erakusteko Herriko antzerkia beti bizirik dela.
Pantzo Irigarai :

 

Uztaro margo atelierrako ikasleen obrak ikusgei dira Mauleko ondarearen etxean !!! 1987an sortü zen Uztaro. Hatsarrean denatarik egiten bazüan, orai margo kursoak baizik ez dütü eskeintzen eta margo ikastaldi zonbait ere antolatzen dütü, Cecile Tourreau edo Pette Etxebarria bezalako aditü bereziekin. Gonzalo Etxebarria margo erakaslearen helbürüa ez da teknikaren aitzina ezartea bena bai tematika ezbardinen lantzearekin teknika hobetzea. Uztarok adin güzietako 22 ikasle dütü aurten. Beste urteetan beren lanak erakusten bazütüen Mendikotan düen egoitzan, aurten Mauleko Ondarearen Etxean plantatü dira. Azaroaren 4ala egonen da hor ikusgei.
Gonzalo Etxebarria :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan