XÜXENEAN ENTZÜN

Kultura

Maiatzaren taulada antzerki festibalaren 14gerren edizionea arra horra da

« Mai en scene » izeneko antzerki festibala horra zaikü dagün asteondarrean. Frantzian gaindi ehünka antzerki festibala desagertzen badira, Maulekoa arrahorra da 14gerren aldikotz.
 Audela aurten indartürik horra da festibala.
Halere azpimarratü behar da talde hon gerogo eta haboro lekükoak direla, departamendüko zonbait bena süstut eüskaldünak.
Jakin behar da festibalaren aintzinkontüa 50.000 eurokoa dela, bena hainbat lagüntzeri esker kalitatezko ikusgarriak edireiten direla.
Prezioak apal batüko dira, neskenegün gaüko ikusgarriak 10 eurorentako ikusten ahalko dira eta besteak kitorik dirateke.
Programa edo egitaraua Xiberoa herri alkargoaren webgünean edireiten ahal düzie.
Christelle Mange festibalaren antolazalea:

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan