XÜXENEAN ENTZÜN

Kultura

Michel Drucker-en kronikalari bat Maule Baithan!! Mauleko kültüraldiaren karietara, Bernard AZIMUTH, mündü oro ezagützen düan Michel Druckeren kronikalari ohia, hor date ostirale hontan. Bere 6. one man show-a ikusgei dateke, berak ezkiribatürik “à table” antzerkia. Bere gisan historia bat kontatzen dü, bahitze batekin abiatzen dena. Mauleko kültüraldiako arduradünek one man show delako hori ikusirik, haütatü düe aurtenko kültüraldiarentako. Agerriko ürrietaren 18 hontan 21etan haütü hona egin düenez.

Hebentik alkarteak, Xiberoa Zinez egüna antolatzen dü ürrietaren 19an Maulen. Goizeko 10etarik eta egün orotan filmak eta bideo instalazioak, Dédé Lagaronne-n ostatüan eta Ondarearen Etxean, Franck Hoursiangou, Christian Villavicencio, Pette Etxebarria, Maritxu Etxeto eta Ddiddue eta Juana Etxeberri-ekin. Egüerditan, Dédé-ren ostatüan, züntzür bustitze müsikala, David Holmes eta Mixel Etxecopar-ekin. Arrestiriko 18etan „Emak Bakia Baita“ filmaren hedapena eta solasaldia Oskar Alegria filma egilearekin.
Mixel Etxecopar Hebentik alkarteko kidea :

Iparraldeko 9. Konpilazioa plazaratzen dü IPK, Hendaiako alkarteak. Kanta bildüman, Ozke (Xiberoa), Bardetorte (Hendaia), Kinine (Miarritze) eta Freyja (Hendaia) taldeen kantoreak bildürik dira. IPK-ak aurkezpen kontzertüak antolatzen dütü, talde horien hobeki ezagütarazteko. Maulen ürrietaren 12an 22etan Ozke, Bardetorte, eta The Lookers taldeak ariko dira. Ürrietaren 31an Donapaleuko Aldaka gaztetxean, Smoke Deluxe, Kinine eta Freyja entzüten ahalko dira eta azaroaren 15ean Miarritzeko Atabal gelan, The Sparteens, Ozke, Kinine eta Bardetorte taldeak agertüko dira.
Iñigo Urtado IPK-ko kidea :

« Herbesteko sonetüak » deitzen da, Jean Louis Davant-ek ützüli düan, Miguel de Unamuno-ren olerki bildüma. Miguel de Unamuno, Bizkaitar intelektüal eta ünibersitalaria zen. 1920 altean, Primo de Ribera diktatorrearen kontra agertü zen, eta oldartze horek, herbestearen bidea zabaltü zeion, lehenik Kanari ügarteak, gero Parise eta azkenik Hendaia. Bidaje horietan idatzi 110 bat olerkiren bildüma da J .Louis Davant-ek eüskaraz eta frantzesez ützüli düana. Olerkietan jente xeheen aldeko etxekimentüa eta elita baten gaitzezpenak agertzen dira, bena obrak, zizkak hartürik zen Espainiaren iragan ospetxüak  ere noztalgiaz zeiharkatzen dü.
Jean Louis Davant :


Euskara Jendea, gure hizkuntzaren historia, gure historiaren hizkuntza, Ibaizabal-Mendebalde eta Zenbat Gara kültür alkarteek ekoiztürik dokümentala da. Dokümentala osatzen düen 40-50 minütako sei parteek presentatüko dira, Maule, Gaizteiz, Iruñea, Baiona, Donosti, eta Bilbon, ürrietaren 10etik 25ala. Lehen hitzordü, ürrietaren 10ean, ostegün hontan beraz, Mauleko Zinka ostatüan 20.30etan.
Entzün Xamar Euskara Jendea libürüaren idazlea :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan