XÜXENEAN ENTZÜN

Kirola

Previous Next

Astelehenetik Mauleko igeriskagiak bere bortak berriz zabaltü dütü.

Covid planetaren kontreko neurriak desagertü direnez, “osagarri passa” batez ere, jente haboro hüllantzea espero düe.

René Castel :

Üdako bakantzak gabe egüerdi eta bien artean « plouf express » izeneko formülarekin 2eurorekin züen entrenamentüa egiten ahal düzüe. Arrestiez pizina 4ak30tarik 7etara zabalirik da. Asteazken eta neskenegünez aldiz arrestiriko 3etarik 7etara.

Jakin ere berritarzünetan gehitientako kurtsoak izanen direla maila güzientako eta akuabike eta akuasteping taldeak jarraikiko düela.

 

 

écurie des cimes alkartea lagüntzalen behar gorrian da!

Lagüntzalen inplikazioneari esker, rallye des cimes lasterkaldia antolatzen ahal da.

Hatik lagüntzale berrien behar gorrian zirela jakinarazi dü Phillipe Perez presidentak.

Iragan urteko edizionearen bildüma baikor bat egin da, eta jadanik 2022ko edizioneari so dira « écurie des cimes » alkartean.

Aurten Ezpeizen zpeziala berri bat proposatüko da eta orrokorki üstüzko ebilaldia eginen da.

Xalbador Bouchet omentürik izan da biltzar nausi denboran, eta jakinarazik izan da ere rallye des cimes istorikoa arraplantatüko zela bi urtez eküatü ondotik covidaren gatik

 

Robert Larrandaburu eta Jean André Etchebarne agia:

Previous Next

Aurtenko urdinarbeko lehiaka ürrentürik da, emaztetan urdinarbetar bikote batek baldin badu irabazi , Mirentxu Arrayet eta Domi Lanouguere.

Gizonetan aldiz Alain Etcheverria eta Xabi Urruty dira nausitu partida tinko baten ondotik hortan ere.
trinketean egiten den esku huska txapelketa bakanetarik bat da Udiñarbekoa.


Mirentxu Arrayet eta Domi Lanouguere :


Xabi Urruty :

Eric Etxart antolazalea :
Barnekaldeko derbia da neskenegünean !

Barnekaldeko derbia da neskenegünean !

Federal 1ko rugbi txapelketaren kuntü, Maule bederatzügerren errezebitzen dü Nafarroa hamargerren.

Inportantziako partida bat bi taldentako.

Joaneko partidan Nafarroak züan irabazi Baigorriko soho lohitxü batetan.

Bi taldek orano xantza ttipi bat badüe federal 1ko fase finalen jokatzeko

Partida xüxenean neskenegün arrestitan Xiberoko Botzean

 

 

Antton Brust nafarroako jokülaria eta Benat Queheille mauleko presidenta : 

Previous Next

100 parte harzale beno gütiago, denbora tristea, Basabürüko ihauteririk ez, eta igaran urtean lasterkaldia ezeztatürik...

Bena halere Gipuzkoatik, Baionatik ta hebentik jin direnengana hüllantü gira:

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan