XÜXENEAN ENTZÜN

Kirola

Atarratzeko eskü baloi taldeko emazteak Frantziako txapeldün.

Frantziako eskualdeen arteko kopa irabazi düe, Zibero Sport Atarratzeko eskü baloi taldeko emazteek, iragan neskenegünean, Pariseko Zenith gela haundian, Kremlin-Bicêtre-en eretzean 29-24. Hatsarretik aitzinean izan dira, eta nahiz eta partidan bi hütsüne üken, bost ttanttoren abantziarekin ürrentü düe partida. Jokülarien borontateaz gain, Denise Challa trebatzailearen eta üngürükoen lana azpimarratürik izan da. Txapeldunek Parisen besta egin badüe ere, ontsalaz astelehen hontan Gamere Zihigan ospatü beharko lüküe titülüa! Mathieu Tauzin eta Francis Bürgübürü :

Finala jokatzen düe bihar Zibero-ko neskatilek

Ziberoko neskatilek, Nazionala 3.geren mailarat iragaiteko xedearekin hasi züen sasua, eta ürrentzen düe, Eskualden arteko kopako lehiaren finalarekin. Bercyko gela handian jokatüko düe hau bihar arrestiko 2ak eterditan, Cremlin Bicetreko taldearen kontra. 18 eta 24 urten arteko 16 bat lagünez egina da taldea. Ziberoan neskatilak beti danik izan badira, urtez urte hen zionea emendatzez joan da. Egünko egünean, Ziberoko lizentziadünen 270-en bi partetarik hirua, neskatila dira. Gogoan etxek, Eskualden arteko kopako lehiaren finala., Bercyko gela handian jokatüko düela Atarratzeko neskatilek bihar arrestiko 2ak eterditan, eta Xiberoko Botza hontan xüxenenan jerraikitzen ahal dükezüela, Xantiana Etxebest eta Mathieu Tauzin-en komentarioeri esker… Cedric Burguburu trebazalea :

Kirol Emaitzak

Aste ondar hontako kirol emaitzen üngürüa Laurentx Etxegoin-ekin:

Denbora txarra izan bada ere 300 bat lasterkariek parte hartü düe Barkoxeko Ahargo Trailean

Ebia, lohia eta lanoaren pean iragan dira lasterkaldiak, halerik ere denak kuntent izan dira antolaketa eta batzarri honaz. 19 km ko lasterketa eraman du Nicolas Apiou Biarnesak 1.44mn ; Mikel Esclamadon 5 gerren eta Johane Etxebarne ("Ajia") lehen xiberotarra 6 gerren da . 10Km ko lasterketa eraman du Jérome Camacho Azkaindarrak! Barkoxeko herriko eskolaren alde antolaturik zen lasterketa. Erran behar da lasterketa hau sartzen dela iparaldeko lasterketen txapelketan eta label berde bat ere ardietsi dü bazterrak errespetatzen direlako marka. David Etchecopar "Attuli" antolazalea :


Nicolas Apiou irabazlea :

Régis Claverie lasterkaria :

Maulek 3 gerren leküan ürrentzen dü bere federal 2ko sasua!!

Eta orai fase finaleko bidea hartzen dü, atzo arrestitan zelai idor batetan, Maulek zurratü dü azken postüetan den Aire-sur-Adour-eko taldea. 45-3!! Entsegü leherra, gibeleko jokülariak gozatü dira, negü hontan beno hanitxez ere balu haboro ikusi beidütüe. Berri txar bakotxak mankatü edo zauritüetarik horra dira, Xavier Arla oinarria galdü beitü SAMak atzo arrestitan. Orai kanporatze edo "barrage" bat jokatü beharko dü Issoire-ko talderai kuntre, hau irabazten badüe Nafarroaren kontre ariko dira. Beste emaitzetan, ziberoak berriz ere espanto bat egin dü spom begleko salan eta hirugerre leküan da nazional 2 an. Baretouseko trailan aldiz, Johane Etchebarne "Ajiak" 6gerren leküa hartü dü.Kevin Lagot eta Nicolas Duplas nausitü direlarik binakako lasterketan. Beñat Queheille :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan