XÜXENEAN ENTZÜN

Kirola

Betzüla 15. trofeoa Larrainen pilotari hoberenekin.

Larrainen, Betzüla 15. Trofeoa jokatüko da agorrilaren 17an eta 19an. Elite Pro mailako zortzi pilotari lehiatüko dira. Ostirale gaüan 20etarik harat, lehen final erdian Bielle eta Ducassou, Etxegarai eta Guichandut-en kontre ariko dira. Ondotik bigerren final erdian, Larralde eta Ximun Lambert, iragan urteko irabazleak, Waltary eta Bilbao-en kontre ariko dira. Finala, igante goizan 11 orenetan jokatüko da. Leküen etxekitzeko Larraineko Herriko etxeala deitzen ahal da, 05 59 28 62 80 telefono zenbakia eginez. Johaña Accoceberri :

47. Garindaineko festibala astearte arratsean

Xiberotar kantoria da aitzinean ezari nahi aurten ! 47gerren euskal herriko kantorien festibala astearte arratsean iraganen da Garindaineko trinketean. Eta üsatü bezala hiru probintzietako kantariak jinarazten dütüe. Menditarrak, Mauleko pastorala edo orano Bestela,oroetarik izanen da, eta beti bezala xiberotar gazteen ageraztea eginen da Eta aitzinetik üsatüzko apaidüa proposatürik bada, kantaldiarentako Hitz ordüa garindaineko trinketean asteartean 9tan Xehetarzün haboro Dominique Cazanavekin:

Goar Lopetegui Gipuzkoarra nausi Xiberoan

Gipuzkoako Ibarrako Goar Lopeteguik irabazi dü Xibero Trail 4. edizionearen 42 kilometrako lasterka Larrainen. Emazteen sailan, alkarrekin heldü dira lehen Maude Combarieu eta Séverine Duhalde. 15 kilometroko lasterka aldiz Nicolas Apiou Biarnesak dü irabazi, lehen emaztea Audrey Carrère izan da. Orotara kasik 700 parte hartzaile lasterkatü dira Larraine üngürüko bortüetan. Goar Lopetegui :


Johañe Etchebarne :

Pantxika Ouret :

Hervé Amestoy antolatzailea :

Agorrilan, Zesta Punta partiden ikusteko parada Maulen.

Agorrila hilabete hontan, Mauleko SAM pilota batarzünak, Zesta Punta partiden ikusteko parada lüzatzen deikü. Lehen hitzordüa ostirale hontan dügü Jaï-alaïean. Gaüko 21etarik harat, Ipar Amerikan egiten den bezala « Quinielas » apustu edo parioekin eginen dira gaüaldi berezi hortan. Sarri franko irabazten ahalko dira, hala nola Iratin aste ondar bat eta jakin ezazüe sartzea dohainik dateleala. Agorrilaren 17 eta 24ean Maule Hiriko lehiakaren finalerdiak jokatüko dira. Gaüko 21etan Esperantza mailako lehiaka iraganen da eta ondotik profezionalen aldi dateke. Aurten, Tambourindeguy, Urtasun, Ithurria, Minvielle, Amigorena, Arbe, Ithurbide eta Bailo pilotakariek parte hartüko düe. Finalak agorrilaren 31an jokatüko dira. Jackie Eyherregaray :

Xibero Trail arra horra

Xibero Trail Oltzarte-Orhi lasterkan parte hartzeko izen emaiteak abiaturik da. Lasterka agorrilaren 4an iraganen da, iragan urteko ber ebilbidean. Xehetarzün haboro hen webgunean heben, edo ere izenaren emaiteko heben. Xehetarzunak Hervé Amestoy Larraintarrarekin :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan