XÜXENEAN ENTZÜN

Kirola

Previous Next

Lizentziadün berri hanitx ükeiteaz gain izigarriko emaitzak üken dütü aurten taldeak.

Hasteko, Challenge du Pays Basque delakoa irabazi düe lau garren aldikotz. Txapelketa hortan Hazparne, Donapaleu, Kanbo, Garazi…-ko igerixkalariak ari dira adin güziak nahasten dütüan txapelketa hortan.

Bestalde, kluba izigarri harro da, Akitaniako taldean eta Critérium National-entako ez beitzien seküla hainbeste gazte igorri ahal izan. 8 igerexkalari izanen dira Akitaniako taldean Frantziako koparentako eta 11 Critérium National-arentako.

René Castel:

Previous Next

Nazional 1-ean parte hartzeko, aurten legez bortxatürik ziren Atharraztarrak jokülari profesional baten hartzea.

Billère-tik horra den gibeleko jokülari bat da, handi bat, ments zena Atharraztarren taldean.

Prestatze partidak eginik orai, txapelketa setemeraren 3an hasten düe Istres-ko taldeari kontre.

Partida xüxenean Xiberoko botzean !!

Franck Erreçaret:

 

Previous Next

Mendikotako errügbiko neskagaitzek arrestiri hontan abiatzen düe beren sasua.

Gaur beitükie beren lehen trebaketa.

Gazteen taldearentako 25 badira, lehen taldearentako 15 baizik ez dira. Hots errügbilari haboroen beharra balükie.

10 nakako lehiaketetan ari dira, eta iragan urtean bi taldeek esküalde heineko lehiaka eraman düe.

Elena Mainhaguiet:

Previous Next

Hiru xiberotar aurtenko aviron bayonnais-ko talde profesionalan.

Erbinartegaray, iragan urtean heltürik, Orabe, aurten jinik, eta prefosta internazional abentüra aberatsa bizitü düan Camille Lopez.

Lehen prestakuntzako partidan, Erbinartegaray-ek entsegü bat ezari dü eta Camille Lopez-ek partida hasi dü.

Camille-n ganat hüllantü gira aurtenko sasua nola ikusten züan jakiteko:

 

Previous Next

2. laurden finalak igaran dira neskenegünean Liginagan.

3 heinetako partidak igaran dira, eta hiruak ejer nahiz eta ez bortxan emaitza tinkiekilan.

Pelota partidak eta gaitikoak aipatzen deizküe Antton Amulet eta Xabi Elgart antolazaleek:

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan