XÜXENEAN ENTZÜN

Kirola

Camille Lopez sohütarrak saso abiatze ederra egiten dü

Camille Lopez sohütarrak mündüko kopan parte hartüko düa ?? Bere xedetarik bat da aurten . Lehen lehenik, Clermont asm bere klübarekin nausitü nahi da, ondotik Frantziako zabaltzale bezala deitürik izateko. Erran behar da azken sasoan Clermontek mankatü hanitx üken dütüala, eta horien artean Camille bera. Bi operazionetarik landa, sasoa ezinago ontsa hasi dü Camillek eta hal jarraikitzen badü ez da düdarik Jacques Brunelek deitükoo düala azaroeko testentako eta ondotik japonialat hegaldatzeko saso ürrentzean mündüko koparen jokatzeko Camille Lopez:

Xiberoko Txapelgoak gaitzeko arrakasta!!

Denbora ta partida ejer, eta jente franko! Arramaiatzaz geroz 35 bat bikote Xiberoko 12 herritan ebilirik, Urdiñarben iragan dira esku huskako 3 finalak. Goi mailan Hervé Elissiry eta Antton Amulet txapeldun, 30/18 Mixel Latchere eta Florian Mendiburu'ri nausiturik. 1. mailan, Patxi Casenave- Denis Aguer 30/9 Beñat Landarabilco Eric Etxart. 2. mailan Pierre Aren- Vincent Mongaston 30/23 Remi Mugurdoy Cédric Samalbide. Mixel Latchere:


Antton Amulet:

Xabi Elgart:

Louis Drondek 7gerren aldikoz Mendi tinietako lasterkaldia eramaiten dü!!

Louis Dronde-k Yves Pachaudieen emaitza jo dü !!! 62gerren mendi tinietako lasterkaldia ürrentü da atzo Maidalena püntan, eta sürprisarik bate gabe 7gerren aldikoz nausitzen da liginagarra. 30 urteetan, badü orano audela emaitza horren hobetzeko parada ondoko urteetan Bere gibelean, Costes, Fouquet ,Hirigoyen eta Bersans dira lehen 5 leküetan. Louis Dronde:


Benoit Bersans :

Pierre Etchecopar :

Cazanave:

Barkoxeko geroak bere sasoa abiatzen dü igandean

Aurten “honneur” heinean ariko dira, federal3tik eraitsi ondotik. Berriz ere Sebastien Lopez eta Patricq Chabalgoity dira trebazale izanen eta Pierre Bergez eta Benat Restoyburuk ere staffari beren laguntza ekarten düe. Bada orai kasik bi urte ez düela Barkoxtarrek partida bat irabazi eta bortxaz ere konfiantza beharko da arrajinarazi. Helbürürik ez aurtenko, bena plazer hartzea eta ahal bezain zale lehen irabazte baten kausitzea. Lehen partida igande hontan PuYOO Salies Sauveterre ententaren kuntre Sebastien Lopez:

Mendi tinietako lasterkaldiaren 62gerren edizionea bihar abiatzen da

Herots franko izanen da xiberoko xendeetan aste ondar hontan !! Mendi tinieta lasterkaldiko 62gerren edizionea Oloruerik partitüko da aurten, beti bezala maidalenako püntan ürrentzeko. Frantziako txapelketako parte harzale hanitx jinen dira, hamar bat ingles ere, bena parte harzale haboxik kartielekoak dira. 106 ekipaje abiatüko dira eta bortxaz ere zonbait bide bazterrian eküatüko dira. Berriz ere aurten Louis Dronde izanen da faborito handia, 30urteko pilotak azken 6edizioneak eraman beidütü Pier Pol Dronde:


Robert Larrandaburu:

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan