Berriak

Herrietako berriak
Crédit Agricoleren eskerrak Xiberotar zonbaiter
2010an Xahakoa pastorala Barkoxen
Leküko mozkin saltegiak Iratiko sajua salbatü dü
Mauleko St François-ko zübüa bi zentzütan arrezarriko düe !

190 lizenziadün , 100ko 25ko emendatzea aitzineko urteari kunparatüz !! Orai arrenküra da trinket libre eta lagüntzaleen atzamaitera gazte horien hobetzeko. Eskü hüxkak arrakasta gaitza badü, ez dira beste modalitateak hain untsa joiten. Zesta puntak sufritzen dü eta hartakoz alde hortarik indarrak eman nahi dütüe Emaztetan « pala »k arrakasta gaitza dü eta urte oroz gazte haboro hüllantzen zaüe. Urrentzeko dinamika eder horren jarraikia erakusiko dü üda huntako pelotaren aste nausiaren batzarriak. Euskal Herrian lizenziadünak apaltzen badira , Xiberoak ez beitü deüje bestik bezala egiten, arrapizten da Cedric Samalbide elkarteko bürüa:
Finalerdiak jadanik abiatürik dira Urdiñarbeko lehiakan. Arren arrats oroz partida badate eskü-hüskan. Bestalde emazteen azken finalerdia gabe, hots neskenegün goizan eskü-hüska aritzeko parada badate emazte nahiant oroentako. Hitzordüa 10etan, ondotik 11etan finalerdia. Emaitza eta hitzordüak oro ikusgai heben https://www.facebook.com/lehiaka.urdinarbe.7 Erik Etxart :
182 pirripitalariek parte hartü düe Essor basque'eko Xiberoko lasterkan; hots, aitzineko egünetan beno haboro. Ikusle hanitx ere bazen Larrabileko petik goran. Aitzineko 2 astebürüz denbora ejerra üken ondotik, igantean, ebiarekin ürrentü da zoingehiagoka. Ebiagatik 2 erorte izan badira beste trabarik ez da izan. Ikusgarria ere izan da lehia gaitza izan beita, ürrentzeala arte. Azpimarratzekoa da frantziako talde hoberenak hor zirela baita hegoaldeko hainbat ere bai. Dagün urtean arrajinen direla segürtatü deiküe antolazaleek: Christian Bibal antolazalea:
Gaztetxoko heinean galdü düe Andde Berrogain eta Xabi Negelouak 40-35 frantziako txapelketako finalan. Euskal Herriko txapeleketan bezala galdü düe Senpereko gazteer kuntre. Bekatü da, bena gero eder bat badirela gazte horiek segür gira biba züek! Andde eta Xabi:
33 taldeekilan, abentüaren 19 hontan abiatzen da lehiaka. 1.mailan 5 bikote, 2.heinean 12 eta 3.ean 16 lehiatüko dira. Partidak asteazkenetik neskenegün arte, arrestiri apal oroz. Multxoak barantail hatsarrean eta lehiaka martxoan ürrentü behar lizate. Erik Etxart antolatzailea: