XÜXENEAN ENTZÜN

Kirola

Previous Next

Lasterkalari Atharraztarraren iragan sasua gaitz izan bada ere, aurtenkoan, beste itxüra bat erakusi nahi dü. Dagün urtean hainbat trailetan lasterkatzeko gogoa badü, eta beti irabazteko gogarekilan. 6 nazioarteko lasterketatan parte hartüko dü eta horiek, mündü osoan zehar. Forman dela erran deikü eta beti bezala lehiakazale handia izatez.

Beñat Marmissole :

 

Kirola bai bena giro honean eta ikastolaren süstengüz Iratiko triatloian

Iratiko triatloiaren bigerren edizionea eginen da setemerez !
Xiberoko ikastolako etxenkoak berriz plantatzen dira dagün larrazkenean Iratiko tritloiaren antolatzeko.
300 bat parte harzale izan ziren orotarat igan urtean.
Bilan baikor bat izan da 2024ean , helbürü nausia bete beita, ikastolak soszione ejer bat bildü beitü horri esker.
Hiru lasterkaldi badira : handia , ttipia eta taldezka egiten ahal dena
Pyrenees-chrono webgünean izen emaiteak egiten ahal dira orai danik.
Bestalde antolazale taldeak iratikotriatloia webgünea sortü dü xehetarzün oroen agerarazteko eta argazkien proposatzeko : iratikotriatloia.eus

 

Gillen GUIRESSE triatloiaren sorzaletarik da:  

 
Previous Next

Bigarren aldia da bakarrik hebenko gazte batek ipar eüskal herriko bizikleta lasterkaldia irabazten düala. Atzo ebi txorten artean bidea lerrakorra eta desnibelarekin zen.

Lasterkaldia eküatu behar izan badüe Larrabilen 13 bizikletalari erori beitziren, heltzea Maule gainean ikusgarri zen.

Christian Bibal antolazalea, Gari Lagnet irabazlea eta Aitor Agirre lasterkaria entzüngei :

Eskiula Euskal Herriko komitean sartü da

Frantziako txapeldün , mündüko txapeldün, izan gizon ala emazte eskiula athletic club izenko pelota batarzünak urte emankorra bizitzen dü
70 bat lizenziadünekin, 2013 urtean sortü den klüba Biarnoko komitean da hatsarretik goiti.
Bena ikustez interesatzen zaüen berezitarzünetan ez dela aski jokülarik, deliberatü düe berriki Euskal Herriko komiteala joitera.
Dagün urteko xedetan eskü hüxkako talde baten eraikitzera eta lehiaka internazional baten plantatzea baline edo pelota hüts berezitarzünean izanen dira xede nausiak

 

 

Laurant Anchen Eskiula Athletic club-eko presidenta: 

 

Mauleko zanko baluak Athletic Bilbao taldearekin hitzarmen bat izenpetu du

3 urteko hitzarmena da izenpetü düena.
Horren medioz 10 urte beno haboro düen gazte oroek trebaketa bereziak ükenen dütüe. Astean behin jinen beita trebazale profesional bat horien eramaiteko.
Honekin batetan, Athletic eko klubekoek begi bat begiatzen ahalko dütüe hebenko jokülarier. Heltübada zonbait formakuntza zentroala joaiteko, Bilbokoa munduko 5. formakuntza zentroa

Bartto Oihenart mauleko klubeko presidenta eta jokülari zonbait alkarrizketatü dütügü :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan