Berriak

Mauleko kolegioko 3gerren eta 4gerrenek, frantziako UNNS eskübaluko txapelketan parte hartü düe eta 3 gerren leküan ürrentü düe.
Xehetarzünak bildü dütügü ekipako jokülariekin :
Euskal Mendizale Federazioaren 100 urteen kari hainbat hitzordü badirate urte osoan.
Dagüna neskenegün hontan, 100 mendi tinietan hitzordü emanik beita, hala nola Orhin.
Hitzordüaz, federazioaz eta mendizalegoaz ari zakü Robert Larrandaburu Pipas:
Hitzorüa neskenegünean goizanko 9.30tan Larraineko mügazainen aterbean, gero Uthürzehetako lepotik Orhilat igaiteko.
200 bat lizentziadünekin bilan hon bat egiten düe SAM natation alkarteko kideek. Nahiz eta lokal bat galtegiten düen.
Xehetarzünak René Castel trebazalearekin :
Mauleko tennis klübak 50 urte badütü.
Azken urte horietan lizenziadün gütiago agertzen balin bada, 90 hamarkadan lizenziadün heina azkarki goratü zen eta Mauleko kurtsoak 1973an sortürik künküño beterik .
Geroztik dinamika anpletü balin bada ere klüba beti trenpüan da bi emazte talde eta bi gizon taldekin gehitüetan, eta gazte saldo ejer bat.
Klübaren ebilbidearen bestatzeko egünaldi batetara kümit dira nahiantak oro apirilaren 13ean
Animazione, klübaren historia eta apaidü batekin iganen da egünaldia
Jean Jacques Escondeur presidenta:
Maitena Oyhenart joküalria:
Mauleko pelota batarzüna trenpü hunean da
185 lizenziadünekin , Xiberoko kirol nausietarik egoiten da pelota, igeska, rugbia eta football-arekin
Eskü hüxka baratzen da berezitarzünetik nausia nahiz eta apaltü den demendren batez lizenziadünen heina, bena gibelean cesta punta azkarki goratü da eta neskatilak emeki emeki sartzen dira denetan.
Notatzekoa da aurten lau gazte badütüela lehen eta bigerren zerian eskü hüxkan , aspalditik agitü ez zena
Benat Nageloua alkarteko presidenta;:
