XÜXENEAN ENTZÜN

Hezkuntza

Previous Next

Eskola elebidünak ez düala eüskararen hein hon bat bermatzen ikusirik, Larraine eta Arbaila eskolek, ama eskolen heinean, kurtsoen erdia eüskaraz izatetik oro hala izateko jauzia egin gei düe.

Igaran ostegünean Frantses parlamentüan onartürik izan den 'lürralde hizkuntzen legea"k jauzi horren egiten lagüntüko dü.

René Carrique Idauze-Mendiko mera:

Jean Do Iriart Larrañekoa:

Previous Next

Sohütako Epherra ikastolan, lehen mailako beste eskoletan bezala, eskola zerratü düe.

Iragan asteazken gaüan jakinarazik izan zaie ikastolako erakasleer, besteer bezala, konfinamentü berri bat abiatzen zela.

Egün güti üzten deie antolaketa berri baten partiarazteko.

Haurrak zainetan senditzen dütüe amiñibat, eta etxekoek tarrapatakan haurren zaintza antolatü behar düe, zonbaitek lanealat joan beharko beitüe.

Haur, anderreño eta aitetamengana izan gira:

Previous Next

Aurten korrikarik ez !

Bena halere momentüa markatürik izanen da : « bultza eüskara » ekitaldia antolatzen dü AEK-k Eüskal Herri osoan.

Xiberoan neskenegünarekin date martxoaren 27an. Eüskaraz bizi diren elkarteak kümitatürik izan dira.

Mauleko merkatüan hitzordüa emanik izan da egüerditan txalaparta, bertso, marrazki eta kantoreen artean eüskaraz gozatzeko !

 

Joseba Garai gaü eskolako erakasleak xehetarzünak eman deizkü :

Previous Next

Wikipedian eüskarazko 300.000 artikülübaldin badira, txikipedian aise gütiago!

Alta oroek parte hartzen ahal günüke!!

Hori elikatü düan Xantiana Etxebest entzüngai:

Previous Next

Integrazio batzordea 1999 an sortü zen ipar Eüskal Herriko ikastoletan. Bere helbürüa da, ahalmen ürriko haurren edo haur elbarritüen lagüntzea ikastoletan.

Haur bakotxak lagüntzale baten beharra badü gelan eta artetarik kanpoan ere.

Haur batekin hasi baziren hatsarrean, aurten 118 haur badira.

Hartako sos biltze kanpainak antolatürik dira ikastola bakotxean integrazio batzordearen alte.

Hitzordüa emaiten deizüe bixkotx, diska eta zakü salmenta batentako eta züen galtoer arrapostü emaiteko, martxoaren 27 an Mauleko merkatüan.

Maite Erremundegi: