XÜXENEAN ENTZÜN

Hezkuntza

Previous Next

Apirilaren lehenean Atarratzeko kolegiokoak eta xiberoko eskolak lasterkatuko dira Atarratzeko karriketan.

Basabürüko ikastolarat hüllantü gira prestaketan ari zirelarik.

 

Previous Next

Kolegioko eta lizeoko sail desberdinen ezagützeko parada eskainirik date haurrer eta aitetamer.

9etarik 13etara harat hüllantzen ahalko zide.

Bestalde ikasleek « friperia » bat antolatü düe, zabalik orroer. Bildü sosa kürütxe gorri internazionalarik emanik izanen da ukrainiar errefuxiatüen laguntzeko.

Previous Next

Haurren karroza edo puzetaz gain, oihalen bidez haurrak etxekitzen ahal dira sortzetik. Aspaldiko üjantsa bada ere, teknika eta materiala desberdinen  ezagützeko, Maylis Montauzé-k ikastaldiak proposatzen dütü etxez etxe kurritzez.

Ikastaldi horiek bakarka edo taldeka egiten ahal dira, eta aitak ere hunki jinik dira ere bai.

Haurra sortü beno lehen  kantatzeak erditzea eta haurrarekin harremana azkartzen dütiala esplikatü deikü Maylis-ek. Botzarekin lotzeko parada eskeintzen dü aitetama küriosentako.

Eta azkenik, esperantxetan diren amentako eta sortü berri diren ñeñerentako, Indiako mazajeak proposatzen dütü.

Xehetarzünak oro  https://www.maylispartageaccompagnementautourdelanaissance.fr/ webgünearen bidez biltzen ahal dira.

Maylis Montauzé :

Previous Next

Mintzanet webgüne bat da nun euskara ikasten direnak euskara menperatzen direnekin mintzatzen ahal diren.

Gisa hortarat « Bidelaria » « bidelaguna »rekin harremanetan jarririk da aste oroz oren batez interneten bidez mintzatzeko.

Batua balin bada nausi plataforman euskalkier indarra eman nahi da.

Hanitxek xiberotarra praktikatu nahian dei bat eginik zaizüe, « bidelagun » egin zitaie !

Patxi Gaztelumendi Mintzanet webgüneko langilea :

 

Previous Next

Heltübada ikusi düzüe Instagram edo Twitter-en « Bederazka » izeneko kuntü edo orrialdea.

Aste oroz 2 edo 3 xiberotar hitz argitaratürik dira, erranaldia adibide batekin eta ützülpenekin frantsesez eta batuaz.

Dylan Inglis Xiberoko inglesak dü "bederazka" xedea aitzina eramaiten, lagüntzaile zonbaitekilan.

Xedea xiberotarra ikasteko tresna berri baten eskeintzea da. "Bederazka"k arrakasta balin badü Instagram eta twitter sare sozialetan, aste hontan facebook orrialdea düzüe deskubritzen ahalko.