Junes Casenave-ren Frantsesa-Eüskara hiztegia arra argitaratü dü Sü Aziak.
Aleak oro saldürik izan zirela eta, bada urte alkarteko kideek xede hau bazüela gogoan, eta hilabete hanitxez lan egin ondotik, heltü dira honen bürüala eramaitera.
Hatsarrean setemeko pentsatürik bazen elkitzera, xüxenketa lan bat eraman üken behar düe Johane Bordaxar, Jean Michel Bedaxagar, Marie-Jo Mujica, Jean Claude Sehebiague eta Allande Etxart-ek.
Aitzinetik manatü züen xiberotarrek 06 75 74 51 43 telefono zenbakiala deitzen ahal dü erreküperatzeko . Eta bestenaz Maule eta Atarratzeko turisma bülegoetan atzamaiten ahal dira, bai eta « Lespi » enean Maulen edo Elkar-en saltegietan. 500 baizik ez dira ordüan hobe da zotükatzera.
Ondoko hilabetetan Euskaltzaindiak internet webgünean ezarri gei dü ere.
Jean Claude Sehebiague, Sü Aziako kidea :
- Hezkuntza
- Agerraldiak: 1007