Previous Next

Mus txapelketa bat Venise-era joaiteko

Inprimatu

Sohütako lizeoko ikasleek Venise –ea joan gei düe aste batez maiatzan. Horrentako sos biltzen ari dira eta mus txapelketa bat antolatüko.
Bidaje hau pedagojikoa izanki, historia eta frantses erakasleekin ari dira horien prestatzen. Eta audiogida zonbait eginen dütüe. Hanko bastimentüen aitzinean entzüteko gisan. Mus txapelketarentako izena eman behar da martxoaren 24a beno lehen 07 66 50 21 31 ala 06 22 39 93 62 zenbakiala.
20 eurotan taldeka da inskirpzioak eta irabazteko bada bizikleta bat, baluak, erosgeiak…

Mattin Uthurry, Elaia Mainhaguet, Iñaki Irigaray eta Maddalen Etchebarne :