XÜXENEAN ENTZÜN

Hezkuntza

Previous Next

Sohütako Eperra ikastolan bazen giro “eüskararen egüna” ospatzeko !

Nazioarteko egünaldi honej gure herriko hizkuntza ohitarazi eta indartü nahi dü.

Honen kari, alkarte hanitxek egünaldi bereziak antolatü dütüe, hala nola Eperra ikastolak.

Gure mikroa han paseatü dügü :

Aisialdi güneaz erakusketa

Xiberoko inganio güneek erakusketa bat antolatzen düe, hortan 1960tik orai arteko ebilbidea erakutsirik date argazkien bidez. Erakusketa hori erakusgai da Atharratzeko haurtzaintegian abentüaren 3tik  9alat eta Mauleko MSAPan (zerbütxügünean) 10etik 16eala. 2 aste horietan estrenaldiak ostirale arrestiez eginik dirate arrestiko 6etarik aitzina.

Mika eta Sami animazaleak haurrek galteztatürik :

Previous Next

Igan astean biltza nausian ohitarazi dütüe.

Sartze hontan "Maule agerian" libürüa argitaratü düe, bide bazterreko hil harri eta kürütxeen zerrenda jarraikitzen düe, « Ainerak » izeneko xede nausian jakile gisa lagüngoa emaiten düe eta Vincent Moulia lehen gerla mundialeko desertore famatüaren üng£ürüan lan bat abiarazi düe.

Xehetarzün güziak Robet Elizondo Ikerzaleak alkarteko lehendakariarekilan :

Previous Next

26 urtez Berrogaineko LARPS edo Bixta Eder lizeoan züzendari egonik, Christophe Gaget erretretalat joan da.

Arte hortan lizeoa 130 ikasleko lizeo batetarik 350ekoalat igaran da.

Kopürü horren emendatzeaz gain, zer kanbio izan den erraiten deikü Christophe Gaget züzendari ohiak :

Ikaskoli baten eskentzeko orai da mementoa

Ikaskoli izeneko koli ala saskiak arrajiten dira !

Xiberoko ikastolek proposatürik, hebenko ekoizpenak erosten ahal dira koli horier esker.

« irati », « ahüzki » eta «orhi » izentatü dütüe hiru  saski horiek.

Konfitüra, gazna, axoa, xiberoko ekoizpen famatüenak edireiten ahal dira.

Ikaskoli.eus webgünean egiten ahal dira manatzeak ikastolaren süstengatzeko ala sinpleki egüberriko opari eder baten egiteko.

Manatü eta, züek haütatü Euskal Herriko 60 günetan biltzen ahal dütützüe saskiak.

Eric eta Allande basabürüko ikastolako bi aita: