XÜXENEAN ENTZÜN

Hezkuntza

Previous Next

Integrazio batzordea 1999 an sortü zen ipar Eüskal Herriko ikastoletan. Bere helbürüa da, ahalmen ürriko haurren edo haur elbarritüen lagüntzea ikastoletan.

Haur bakotxak lagüntzale baten beharra badü gelan eta artetarik kanpoan ere.

Haur batekin hasi baziren hatsarrean, aurten 118 haur badira.

Hartako sos biltze kanpainak antolatürik dira ikastola bakotxean integrazio batzordearen alte.

Hitzordüa emaiten deizüe bixkotx, diska eta zakü salmenta batentako eta züen galtoer arrapostü emaiteko, martxoaren 27 an Mauleko merkatüan.

Maite Erremundegi:

Previous Next

Aitetama, erakasle, haütetsi, süstengazaleak... Astehartean jente hanitx baziren Maulen, Xiberoko eskolek galdüko dütüen erakasle postüen salhatzeko.

Liginaga, Maule, Garindaine eta Idauzeko eskolak dira postü galtzetaz hunkirik Xiberoan. 

Han ginen: 

Previous Next

Garindaine bena ürrünagotik ere jente hüllantü da erakasle lanpostü osoaren zerratzearen salatzeko.

26 ikasletarik 22tala igan behar lirate dagün urtean.

2 andereñotarik bakotx batetalat apaltzeak, gela bakotx bilaka lio Garindaineko eskola; horrek dütüan ondorio oroekilan.

Eskolako etxeko eta herritarrelibatengana (Dominique Casanave, Nadine Boscq eta Lucienne Lartigue) joan gira:

Previous Next

Dagün martxoaren 6an Alozeko eta Sohütako ikastolek beren bortak zabaltüko dütüe.

Eperra, hots Sohütako ikastolako haurren kümita:

Basabürüko ikastolako haurrena:

 

Alozeko ikastolako bortak zabaltü dütügü egitaraua eta erakasle berrien ezagützeko.

38 ikasle dira aurten, eta horietan 13 ikaslek kolejioko bidea hartüko düe dagün urtean.

Maila zonbaitetan 3 edo 4 ikasle baizik ez direnez, erakasleek denbora hartzen ahal düe haurrekin, eta mailak nahasten dira.

5 erakasleetan 2 berri sartü dira aurten : Mattin Heguiaphal frantses erakasle gisa eta Iruñako Sofia euskara erakasle bezala.

Sofia eta Mattin :

Erakasle, aitetama eta haur zonbait jüntatüko dira dagün martxoaren 6an, goizeko 10 orenetarik oren bakotxak arte xiberoko ikastolen ezagütarazteko.

Previous Next

Ostiral goiz hontan Maulegaineko eskola zerratürik zen, dagün sartzeko erakasle lanpostüaren zerratzearen kontre.

Anne Chimix eta Céline Althabe eskolako etxekoen ordezkariak:

Hezkunde Akademiak ikasle baten galtzea pentsatü bazüen, Louis Labadot aüzapezaren arabera ez date ikasle galtzerik:

Azkenik Xiberoko Polo edo Eüskal alkargoaren adarrak prefetari gütün bat idatzi deio 5 urteko moratorio/lüzamen bat galtatzez.

Demografiaren gainbehera üzkailtzeko zerbütxü pübilkoak behar beharrezkoak beitira, hortan eskola ta erakasleak; Jean Pelle Iriart poloko ordezkaria: