XÜXENEAN ENTZÜN

Hezkuntza

Previous Next

Igaran ostegünean, erakasleen ondotik, haurrek eskolako bortak kürütxatü dütüe.

Barkoxe eta Larrainen aurten klaseetan imerzionea due lehen ziklokoek. Ikastolek aldiz Xiberoan süen presnetziaren 50.urtea ospatüko düe.

Barkoxeko eskolarat hüllantü gira :

Eta Eperra ikastolarat Sohütan :

Previous Next

Dagün astetik harat sartzea date ikasle haboroenentako eta estüdianteentako ere bai.

Zonbait lehen urtean direnez, aurten hainbat problema eta kezken momentüa düe sartze hori. Apartamentü bat txerkatü behar izan düe segür ere üda hontan eta orai sartzea eginen düe hiri handi batetan haboroenek.

Hanitx, Frantziako aldean egoiten badira ere zonbaitek Hegoaldealat joaitearen haütüa egiten düe, ikasketen eüskaraz jarraikitzeko.

Peio, Aetz eta Xabi-k hori kontatzen deigüe:

Previous Next

Dagün ikasturtean animazione franko aintzin ikusten dütüe Xiberoan ikastolaren 50 urteen presentzia ospatzeko !

Xiberoko 2 ikastolak jüntatü dira jei horien antolatzeko, etxeko, etxeko ohi, ikasle ohi eta lagüntzaileen parte hartzearekilan.

Momentüko zer pentsatü düen esplikatü deiküe Oihana Larrandabürü eta Maika Etxekoparrek :

Previous Next

Igaran astean "Outil en main" alkarteak bere borta zabaltzeak egin zütüan !

10 bat haurrek parte hartü düe aurtenkoan eta 2 errefüxiatü hüllantü dira ere.

"Outil en main" atelieran paseatü gira :

Previous Next

Eskola püblikoa elebidünetik murgiltze sistemalat igaiteko Larraineko etxeko ta herritarrak eskolara sartu dira eta gela oküpatü düe.

Igaran urteaz geroz ez düe arrapostü mikorik üken, arren oraitik aitzina ekintzak azkartzez joanen dira.

Larraineko oküpazioaren berri 2 etxekoekilan:

Ikas bi-ko beste berri hortan langile den Céline Etxebarnerekin: