XÜXENEAN ENTZÜN

Hezkuntza

Previous Next

Urte berezia izan da ikasleentako, zonbaitek etxetik jarraiki dütüe kurtsoak besteek klase ttipietan.

Frantzia osoko lizeoetan mügimentü bada aste hontan. Ikasleek eta erakasleek baxoko azterketako « ahozko handia » ezeztatü nahi düe. Ebaluaketa kontrol jarraikian izaitea nahigo lükee.

Sohütako lizeoan erakasle da Emmanuel Duarte-k kexak esplikatü deizkü :

Previous Next

Eskola elebidünak ez düala eüskararen hein hon bat bermatzen ikusirik, Larraine eta Arbaila eskolek, ama eskolen heinean, kurtsoen erdia eüskaraz izatetik oro hala izateko jauzia egin gei düe.

Igaran ostegünean Frantses parlamentüan onartürik izan den 'lürralde hizkuntzen legea"k jauzi horren egiten lagüntüko dü.

René Carrique Idauze-Mendiko mera:

Jean Do Iriart Larrañekoa:

Previous Next

Wikipedian eüskarazko 300.000 artikülübaldin badira, txikipedian aise gütiago!

Alta oroek parte hartzen ahal günüke!!

Hori elikatü düan Xantiana Etxebest entzüngai:

Previous Next

Sohütako Epherra ikastolan, lehen mailako beste eskoletan bezala, eskola zerratü düe.

Iragan asteazken gaüan jakinarazik izan zaie ikastolako erakasleer, besteer bezala, konfinamentü berri bat abiatzen zela.

Egün güti üzten deie antolaketa berri baten partiarazteko.

Haurrak zainetan senditzen dütüe amiñibat, eta etxekoek tarrapatakan haurren zaintza antolatü behar düe, zonbaitek lanealat joan beharko beitüe.

Haur, anderreño eta aitetamengana izan gira:

Previous Next

Aurten korrikarik ez !

Bena halere momentüa markatürik izanen da : « bultza eüskara » ekitaldia antolatzen dü AEK-k Eüskal Herri osoan.

Xiberoan neskenegünarekin date martxoaren 27an. Eüskaraz bizi diren elkarteak kümitatürik izan dira.

Mauleko merkatüan hitzordüa emanik izan da egüerditan txalaparta, bertso, marrazki eta kantoreen artean eüskaraz gozatzeko !

 

Joseba Garai gaü eskolako erakasleak xehetarzünak eman deizkü :