- Hezkuntza
- Agerraldiak: 520
Xiberoan eüskaraz inganatü eta gozatü !!
Bigerren aldikoz Idauzen osoki eüskaraz den inganio e güne bat eskeinirik da.
Hortara eramaiten zütiegü:
Bigerren aldikoz Idauzen osoki eüskaraz den inganio e güne bat eskeinirik da.
Hortara eramaiten zütiegü:
« Euskarabentura » Mauletik abiatü da neskenegünean !
7 probintzietako 15 eta 17 urtetako 120 gazte bildü dira hilabete batez eüskal herriaren üngürüaren egiteko hoinez eta eüskaraz.
30 bat etapa orotarat,eta 30 bat kilometra etapa bakotxa.
Atzo (astelehena) Pagolan heltü dira gazteak
Neskenegüneaen partitü dira Mauletik hilabete baten bürüan Getxorat heltzeko .
Helbürüa da eüskal herriaren hobeki ezagützea eta probintzia esbardinetako gazteen ezagützaren egitea, eüskararen süstengatzez.
Erreportajea heben entzüngei:
Neskenegün hontan date Xiberoko ikastolen besta nausia.
Egünaldi oso bat antolatzen düe.
Hori barnatü gabe, ebilbideaz ari zaikü Oihana Larrandaburu ikasle ohi, andereño eta etxeko ohiarekin:
230623
Egünaldiaren hatsarrea 9.15tan, kontzertüak 19tan hasten Sohütako arrabotüan.
Axurki errezeta izigarri honak txeste dira neskenegünean Liginagan, gaü eskolako lehen permanentea ehortzirik den herrian. Xiberoko AEK-ko lehen permanentea ehortzirik den herria. Azken urtetan ez bazen egin, 10 ekipa desbardin nor gehiagokan jauntsi due. Errezeta original andana bat izan dira, izan axurkia mexikar edo japones maneran.
1. Postuan Philippe eta Elisabeth Stephanus.
2. Denise, David eta Chrystelle.
3. Aline eta Beñat Larrandaburu.
Gaüan sükaltariek eta kurius oroek txeste ahal üken dütüe errezeta desbardinak.
Niko Guiresse gaü eskolako permanenteari grabagailüa iganarazi günüan hantxe hortxe sonü biltzeko :
Ikastolek mügazgaindiko projet haboro egin nahi dütüe
Euskal herri oxoko Ikastolako administrazione kuntseilüa kanbiatzen da.
Iparraldea eta hegoaldea nahasirik, Horien artean, Eric Etxart urdiñarbetarra agertzen da president ordai.
Seaskatik hiru kide dira Donostiarat joiten 15 jentez eraikik den administrazione kuntseilüan parte hartzeko
Sarzale berriek beren ideiak partekatü nahi dütüe eta partikülarzki alkarlan haboro mügaz bi aldetako ikastolen artean
Eric Etxart: