XÜXENEAN ENTZÜN

Hezkuntza

Previous Next

Aurten lehentze xiberoko inganio güne bat osoki eüskaraz !

Aloze eta Mauleko günetaz gain Idauzen 40 haur bildüko dira, bena hük eüskaraz baizik txostakatüko dira.

Zentroko arduradün den Ilora Capot Thornary-k xehetarzünak eman dereizkü :

Izen emaiteak neskenegün hontan eta dagün asteazkenean Atharratze eta Mauleko zerbütxü günetan. Bestela deitzen ahal düzüe 06 77 85 80 06 telefono zenbakilat edo idatz Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko..

 

Previous Next

Dagün sartzea prestatzeko Xiberoko müsika eskolako bortak zabalirik egonen dira aste hontan : asteazkenean egün osoan eta neskenegünean goizaldi osoan Mauleko egongiarat hüllantzen ahal zide.

Aurten 8 erakasle üngürüratzen dira aste osoan 100 bat ikasleer akordeoi, piano, trompeta, panderoa, klarineta, saxofoia, gitarra eta bateria erakusteko.

Xehetarzünak Soazic Pinot-rekilan :

Previous Next

Elsa Oliarj Ines-en dokümental berri bat berehala agertüko da France 3 telebistako katinan

Osoki euskaraz izanen da Elsaren bigerren lan hori

Aitzinetik ere, Xiberoan hedatürik izanen da Xiberoko ikastolako urtebürüaren paradan.

Dokümental hortan 2013 sortü diren haurrak jarraikitzen dütü bost urtez eskolan

Bakotxaren nortarzün nula kanbiatzen eta zohitzen agerarazi nahi dü bide horrez.

Aste hatsarrean azken filmatzeak egin dütü Iratin antolatü züan jokü batetan, non ere haur bakotxa kabalez kanbiatü den

 

Erreportajea heben: 

Previous Next

"Caisse à savon" edo motür gabeko autoen lasterkaldi batetan lehiatü dira departamentüko inganio güneak !

Atzo Sohütan Pauetik, Baionatik eta xiberotik jinik 20 haur ekipa bildü dira. Helbürüa : sortü düen bekanikarekilan bester lehiatzea.

Giro honean eta denbora ejer batekin igaran da egunaldia.

Gure mikroa han paseatü dügü :

 

 

Previous Next

XIX. menteko landa jenteak ikertzen dütü Elorri Arcocha nafartarrak !

Nafarroko unibertsitatean tesia bat eramaiten dü. Xiberoko laborari, etxetiar eta jabe ttipien üsaintxak, ikuspüntüak eta bizitzeko manerak aztertzen dütü Ikerzaleak alkartearen lagüntzarekilan.

Bere lana aipatü deikü :