XÜXENEAN ENTZÜN

Ekonomia

Odace alkarteak Xiberoko enpresen bijita jarraikitzen dü eta Xarrikota peko zentralarat hüllantü dira 20 bat jende.
Errran behar da hüllan 2miliu euro inbestitü dütüala Xarrikota peko barrajeko jabeak ;
Arranen osagarriaren segürtatzeko legearen errespetatzeko dira eginik izan lanak eta 5urte iraün düe, 3urte estüdio eta 2 egiazko lanarentako.
Etchegoyhen familiak dü barrajea joanarazten elektrizitate edo argi indarraren egiteko.
Urtean 1 800 000 kilowater egiten dütüe, gora behera urte batentako 1000 jendeek gastatzen düena.
Beste4 barraje badütüe eta 10bat langile badütü horien joanarazteko.
Odace alkarteak Xarrikotan antolatzen züan bijita hori eta gü ere hüllantü gira barrajeaz haboroxen jakiteko :



Idauze mendiko Armaite espartin enpresa bere lantegi berrian sartü da.
480.000 euro inbestitü dütüe 960m²ko lantegi berri horrentako. Espartinak modan bilakatü beitira, azken 5 urteetan Armaite enpresak bere saltzapenak doblatü dütü. Hortako beren aintzineko lantegia ttipixka zen eta berry baten eraikitzera deliberate düe.
Urtean 200.000 espartin pare egiten dütüe, leheneko maneran. Audela beste enpresentako aztalak egiten dütüe ere.
Badü 3 belaunaldi Perez familiak düala espartin enpresa joanarazten.
Xehetarzünak Pascale Pereira enpresabürüarekilan :

Herri alkargoak ,internetez xiberoko komerzioen saltzapenak builtarazi nahi dütü e-komerzioaren bidez.
Hartakoz, uztailaren 13arte badüe komerzioek beren kandidatüra edo haütagintzaren jakinarazteko.
Erran behar da düala bi urte saltzapen batarzünarekin eta Odace enpresa alkartearekin, abiatü züen lana internet eta e-komerzioaren interesaren pizteko.
176 komerzio kontatürik izan dira sail hortan parte hartzen ahal direnak 450bat enplegü etxekitzen dütüenak.
Horietan, Odace alkartearekin formakuntzek ere erakusi züen interes bat 80bat parte harzale izan beizen.
100ko 30ko lagüntza baten ideia düe, jakitez 10 000 euroko kostea dela halako web güne baten plantan ezartea.
3 kandidatüra baizik ez dira begiatürik izanen.
Xiberoan mementoko güti dira e-komerzioan direnak, bakotxetarik eta lehenetarik dena da Xibero bio saltegia.
Xibero Bio saltegiko Aurélie Lartigue:


Herri alkargoako Jean Jacques Etxeverri LLargo:

Urte hatsarreaz geroz plantan ezarririk izan da “Embauche PME” dispositiboaren.
3767 enplegü sortze langütürik izan dira jadanik departamentüan, 897 enpresa ezbardinetan.
Enpresa bürüen oharren biltzeko, egün horietan, zonbaiten ganat ebilten da Georges Labazée senataria eta holaz Mauleko Elkar enpresan zen iragan ostiralean.
Elkar enpresan, “Embauche PME” dispositiboa baliatü düe hiru lanpostüen sortzeko.
Lagüngoa, urtekal eta langilekal 2000€koa da eta bi urtez irauten ahal dü.
Georges Labazée eta Jean Jacques Carriquiriborde Elkar enpresa bürüarekin enpresen enplegüaren aipatzeko parada:




Bildozeko OROCBAT pate enpresa famatüa handitzen ari da.
Miliu bat eta 200mila euro inbestitzen dü enpresak bere garapenarentako.
Bildozeko Biribil kantin lanetan hasi dira, enpresak 900 m²ko eraikin bat eraikitzen beitü.
 Han administrazioa, stokatzeko günea, eta salgünea edirenen dira.
 Oraiko günean prodükzione edo ekoizpen osoa baratüko da.
Azken urteetan enpresa zinez handitü da, ondorioz behar izan düe handitü, bereziki langileer lan egiteko baldintza honaren eskeintzeko.
1995an 5 langile baizik ez baziren orai 22 dira 4 miliu euroko saltzekin.
Fili Parrel:

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan