XÜXENEAN ENTZÜN

Ekonomia

Baionako komerzial kanberak antolatürik, lantegietan energia sailan, ekonomien egiteko xedearekin, Maulen,  informazio goizaldi bat izan da atzo industrial eta ofizialeentako.
Ondorioz kitorik izanen den diagnostik edo ikerketak eginen düetüe entrepresetan;
Enpresetan ekonomiak egiten ahal dira, prefosta argi indarrean bena ere bekaniketan, baliatzen diren motür-etan edo ere hotza eta beroa egiten den tresnerian.
Hots, biltzarran erranik izan da beharrezkoa dela lehenik ikerketa hon baten egitea,  interesatürik diren enpresa eta ofizialek xehetarzünak galtegin behar dütüe, herri alkargoan edo Odace-en.
Bertrand D'hulst:


Benat Elkegaray:

Maulen,XÜBÜKOTA izeneko eüskarazko MAM edo haurtzain etxe bat zabaldüko düe dagün urtarila hatsarrean. Xiberoko lehena dateke.
Xiberotar zonbaitek nahi züen beren haurrak eüskaraz eraikik izan dütüan, eta haurtzain eüskaldun eta gazteak ediren dütüe : Marion Casenave eta Luxi Agergaray. Haurtzain etxea ere ediren düe, Maule erditan, hots St François zübü eta Carrefour saltegiaren artean. Leiho urdinak dütüen 97m² ko etxe arros batetan. Etxea betatzen lagüntü nahi badüzüe jakin ohe, mahain txipi, kaidera, oihal ta beste honki jinik düela
Hortako sos biltze kanpaina bat abiatü düe : dagün hilabeteko 3000 euro bildü nahian. Lagüntzeko sinple da: xubukota.org webgüneala joaitea aski düzüe.
Jakin sos lagüntzen trük, Aurore Martin eta Joana Arbeletx artisten opari original zonbait eskeinirik izanen zaitziela.
http://karena.eu/proiektua/xubukota-haurzain-etxe-bat-euskaraz-maulen
Luxi Aguergaray eta Marion Cazenave:

Xiberoko komerzioek egüberriko animazioak proposatzen dütüe abentü lehenetik 24 ala arte !
Egün oroz zozketa bat badateke komerzio batetan, non ere irabazle bat izanen den ; 50 euroetik 1000 euro arte irabazteko parada emanik da ; orrotarat 8000 euro banatüko delarik irabazleen artean.
Prefosta helbürüa da ahal bezain beste erosketak xiberoko komerzioetan egitea. Irratian edo komertzanten batarzünen Facebook bidez jakinen düzüe non diren zozketak.
Hots, astelehen hontarik goiti komerzioek animazioa abiatzen düe eta lehen zozketak , astelehenean PMU ostatüan eta Etxeverry aragitegian , asteartean , Lagune enpresan  eta gizonak  bilho mozlean.
Dagün urteko xede nausia izanen da komerzioentako , internetez saltzeak proposatzea , hortarako urtarilan formakuntza bat abiatzen düe.
Aurélie Lartigue komertzanten batarzüneen lehendakaria:

Xiberoak ekonomia berezi eta azkarra badü. Xiberoako ekonomiari bürüz püntü bat eginik izan da Pantxoa Bimboirekin, CCI industria eta merkatal kanberako züzendari ordearekin.
Odacen 20gerren urtebürüarentako goizaldian parte hartü dü honek. bigerren mahain üngürüan, hots biharko enpresa nola izan beharko leiken aipatü dü.
Orhitarazi dü industriak züen indarra, langilegoaren enplegiaren ehünetarik 20a hortan beita xiberoan. Horren konprenitzeko: historia, lürralde konzientzia eta formakuntza honak dira arrazo nausiak.
Bestalde orhitarazi behar da Azken 30 urteetan lan hanitx egin izan dela Xiberoa berpizteko, hots xiberoan lan eta bizi ahal izateko. Izan Odace, hazia, ta beste elkarte, enpresa, hautetsi eta herritarreri esker.
Pantxoa Bimboire:



Xiberoko turisma bulego nausia Atarratzen dateke hebentik aitzina, Maulekoa aldiz  negüko sasuarentako zerratürik izanen da salbü bakantza ttipi eta neskenegün goizez.
Arrazu bat beno haboro bada Atarratzeko günearen indartzeko;  lehena Atarratzen , üda hontan zabaltü dela euskal mitolojiari lotürik den interpretazio güne bat  eta hor ere eraiki da turisma bulegoa .
 Bestalde , Xiberoan,  Kakueta, Holtzarte eta La Verna dira güne bijitatüenak eta Atarratzerik iragaiten dira turistak.
Hots, 5 langileak güne bakotx batetan izateak  lana hobetzen baizik ez düala dioie turisma sailaren joanarazleek.
Turisma sasoaren bilanaren egiteko bilana parada Jean Otazu turisama züzendariarekin:



Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan