XÜXENEAN ENTZÜN

Ekonomia

Elür franko egin dü aste bürü hontan Euskal Herri orotan eta Xiberoan ere bereziki Basabürüan. San Martiko Harrian ehün ta berogei ta hamar auto lagüntürik izan dira igantean lerragünetik jausteko. Santa Grazi eta Larrainen, Xiberoko bi herri gorenetan ere elürrak bere ondorioak ekarri dütü. Astelehen goiz hontan eskolak zerratürik dira. Xiberoko Botzean azken berriak bildü dütügü herri ezbardinetan dütugün berri emaileeri esker.
Marc Bengoechea Larraineko aüzapeza :


Anbrosi Bürgübürü Santagaraztarra :

René Errezaret San Martiko langilea :

Johañe Etxebarne Atarraztarra :

Jean Louis Bidabe Altzaiarra :

2015a hontan, Xiberoko Odace alkarteak eta Bidarteko Eztia ingeniari eskolak alkarlan bat eramanen düe. Hitzarmen honen bidez Xiberoko gazteak lagüntüko dira formakuntza mailan eta enpresak ere lagüntüko dira beren xedeetan. Odace alkarteak ehün ta berogei ta hamar kide dütü, ofiziale, komerzio eta industriako enpresa bürüak, partaideak ere eta Xiberoa Herri alkargoa eta Euskal Herriko merkataritza kanbera.
Beñat Elkegarai Odace-eko presidenta :


Mixel Larrasquet Eztiako kidea :

Frantxine Laborde Odace-eko animatzailea :

Gazteek hartzen düen orientazioa eta Xiberoa lürraldeak eskeintzen dütüan lan proposamenak ez beitira beti zentzü berekoak, 2015ean Azia alkarteak “Xiberoan lan eta bizi” egitasmoa bürütüko dü. Lehen ürratsa date, Xiberoa Herri Alkargoa eta Odace alkartearekin partaidetzan ikertzea zoin den Xiberoko enplegüaren merkatüa. Bigarren ürratsean, arloka bilküra püblikoak antolatüko dütü, urtarrilatik maiatza artino enpresa bürüekin sektore bakotxeko egoerarern berri hartzeko. Ondotik xehetarzün güzi horiek bildüko dütüan “Ofizioen gida” sortüko dü eta azkenik Xiberoko ikastetxeen ützülia eginen dü gida horren zabaltzeko. “Xiberoan lan eta bizi” egitasmoaren sortzeko eta eramaiteko “Udalbitza” egitüraren lagüntza üken dü, sei mila euro heinean.
Joana Hoki Aziako presidenta :


Berri txarra zabaltü dü Mixel Etxebest Mauleko aüzapezak, herriko etxearen agiantzetan. “L’hostellerie de Château” edo Xiberoan “Ansoenea” izenarekin hobeki ezagütürik zena züan azkena, bena abentü ondarrean orozbat zerratü zen. Arrazua da ez zela haboro arrauetan, lanek abiatü behar züen urtarrila hontan bena hotelaren joanarrazleak joan dira . Azken hamalau urteetan, lau hotel zerratü dira Maulen eta hortaz damütü da auzapeza. Halaere herriak Aguerria etxean hotel bat eginen dü bena lanek urte bat hartüko düe eta 2016-eko urte hatsarrean zabaltü behar lüke.
Mixel Etxebest Mauleko aüzapeza :

Eüskal mendietan igürükirik zen elürra erori da azkenean. San Marti Harrian, Izarben ala Iratin bazterrak xuri dira eta aro ederra izanez, baldintza güziak bildüak dira, bakantzetako bigerren aste hontan elür kirolen pratikatzeko. San Martin pisten ehüneko 90a zabalik da, Izarben iraupen eskien egiteko 32 kilometro pistetan ibiltzen ahal da eta Iratin raketekin ibiltzen ahal da. Bide güziak zabalik dira San Martira heltzeko, haatik Iratira heltzeko kateak beharrezkoak dira azken bi kilometroen egiteko, bai Xiberoaren aldetik baita Baxenafarroaren aldetik.
Maddi Bengoechea Iratiko langilea :


René Errezaret San Martiko langilea :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan