XÜXENEAN ENTZÜN

Ekonomia - Turismoa

Leküko alternatibetaz gaüaldi ejerra

Urdiñarben jente zione ejer bat hüllantü daLeküko alternatiba ekonomikoetaz sensibilizazione eta promozione gaüaldia bat antolatü züan Azia alkarteak iragan ostiralean Urdiñarben. Parada horrez baliatü da CLEJ 7az berri emaiteko eta « Euskoa » Eüskal monetaren berriz presentatzeko. Iragan martxoan abiarazirik izan zen 7. CLEJ-a eta jadanik 218 kide dütü. Horiek 39.240€ perestatü dütüe eta lau xede lagüntürik izan dira, 10.500€ren heinean. Urte ondarra gabe beste hiru xede aztertüko dütüe. CLEJ 7ko ardüradünek erran deiküen bezala azkar hasia da 7.CLEJ eta orano zabalik da sos perestazale eta xede eramaileer. « Eusko » Eüskal moneta berriz presentatürik izan da ere gaüaldian eta jakinarazirik izan da dagün 2017ko martxoan Euskoaren karta elektronikoa plazaratüko düela. Hori baino lehen, dagün abentüaren 9an, Maule Baithan, filma baten üngürüan gaüaldi berezi iraganen da berriz Euskoaren promozionearen egiteko.
David Etxekopar :


Lekükotarzünak :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan