Xiberoko turisma sasua zinez ontsa igaran da. Nahiz eta zonbakiak oro ez orano bildü, igaran urtean bezala jente hanitx izan da Xiberoan ; bai Pettarran bai eta ere Basabürüan edo Arbaillan. Berritarzünen aldetik, sokaren üngürüko kirolek arrakasta geroago eta haboro badüe, ordüan ondoko urteetan eskentza hori handitüko düe, izan dadin arroila eraiste edo canyoning-a, izan dadin eskalada edo beste. Bizikleta elektrikoek ere arrakasta gero eta haboro bildü behar lükeee, jakitez aurten jadanik Iratin jarri dütüela. Ondoramen aipatze bat egin dügü Jean Otazu Turisma Bülegoko züzendariarekilan:
- Ekonomia / Turismoa
- Agerraldiak: 1691