XÜXENEAN ENTZÜN

Ekonomia

Gustüaren astea baliatü nahi izan düe partaidetza baten izenpetzeko, berriki Maulen plantatürik den Suhari enpresak eta Xiberoko Axuria kooperatibak.
Suhari enpresak, apaidüak prestatzen dütü kolektibitateentako ahalaz leküko mozkinak baliatzez eta Axuria koperatibak aldiz, behikiaren puzka zonbait, « herriko » markarekin, hobeki  baliatzen dütü apaidü horietan.
Xiberoan eta ondoko herrietan, 10 bat jantegi eta sükalte zentralek, leküko ekoizpenak eta herriko haragia haütatü düe. 1200 apaidü prestatzen dira xiberoan eta 8 lan postü sortü dütü Suhari enpresak.
Peio Quihillalt Axuria koperatibaren bürüa:


Jerome Ubiria Suhari enpresako züzendaria:

La verna harpea ülhünpetik elki dela!
Aintzineko urtean bilan oso txarra egin bazüen, aurtenko sasoaz oso kontent dira La vernan. Aro ederra, izen kanbiatzea eta seinaletika hobetzearen medioz, jende hanitxez haboro hüllantü da aurten. Maiatza eta Arramaiatza ez badira gaixki iragan, Üztaila eta Agorrila zinez ontsa iragan dira. Uztailan 2.500 eta agorrilan 4.200 jente jin beitira La Verna harpean bisitatzera.
La Vernako günea urte osoan zabalik da eta negüan ere bisitatzen ahalko da.
Jean François Godard:

Negüko aroak nekeziak ekarri badutü ere, sasoina hainbat hona izan da Iratiko elür günean. Etxolen alokaidatzea hein honekoa izan da. Elür aktibitateetan aldiz gaüzak kanbiatzen ari dira. Iraupen eskia ez dü leheneko arrakasta, orai erraketak gero eta haboro erabilten dira, oihanetan ebiltzeko. Jente gehienak Euskal kostatik horra dira, leküko jenteak ere urte oroz agertzen dira eta Akitania osotik ere hüilantzen dira. Üda hontako sasoina prestatzen ari dira orai eta perspektiba honak dira jadanik. Berritarzünen aldetik, elektrikaz lagüntütik bizikleten alokaidatzea proposatüko da, familian ebiltzeko lüzetarzün ezbardinetako hiru ebilte egiten ahalko dira, bazter ederretan.
Josie Arrosagarai züzendaria :

Lehen konposta elki da Xarrikotapeko Mendixka ondarkintegitik, eta erraiten ahal da arraskata badüala. 2014eko setemeren estrenatü izan zenetik, Mendixkan ekoiztürik izan den 340 tona konpostak bereala hartzale atzamen dü. Herri aüzoetako laborariak interesatürik agertü dira eta ez da aski izan galto güziari ihardesteko. Ekonomikoki, honkailü kimikoa baino merkeagoa agertzen da. Bil ta Garbik, 10€ tonakal saltzen dü eta haren barreatzeko 6€ haboro tonakal kostatzen zaio laborariari. Manerala kalitate honeko konposta ekoizten da, eta ez bada arrunt hala zonbaiten araberan, Europa mailan finkatürik diren arraudiak errespetatzen dütü. Mendixkako ardüradünek erran deiküenaz, 3500 tona konposta ekoiztüko da urtean.
Dominika Boscq presidentordea :

 

Eüskararen presentzia eta erabilpena, teknologia berriak bezala, kontütan hartzeko nahiküntea erakusten düe Xiberoko komerxantek, geroago eta haboro. Hortarako Euskararen Erakunde Püblikoako teknikalaria kümitatü züen berriki egin zen Xiberoko ofiziale eta komerxanten batarzünaren biltzar nausian, erakunde püblikoak ekartzen ahal düan lagüngoaren esplikatzeko. Euskoa, Euskal monetaren erabilpenaren garapena ere begi honez ikusten düela ere azpimarratürik izan zen biltzarrean. 2014. urteaz bilan baikorra egin zen eta 2015a hontako bi animazione berezi antolatzeko asmüa düe, lehena, üztailan Xiberoan iraganen den Frantziako ützülüari lotüa eta bigarrena braderia modükoa, grane hüste batekin alkartürik.

Aurelie Lartigue alkarteko presidenta :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan