XÜXENEAN ENTZÜN

Ekonomia

Sükaltari 3. bürüko edo Toque delako batez sarixtatüa izan da berriz ere Larraineko Etxemaite jatetxea Gault et Millau gidaren ganik, eta audela 20eko püntüazionean 16 nota üken dü. Pierre Etxemaitek erran deikünaz, talde baten lana sarixtatüa izan dela hor, langile güziek inplikazione azkarra beitüe bakotxak bere sailan. Haatik Gault et Millau gidaren sari berri honen ondorioz ez datekeala prezioen emendakinarik. Sarieri pentsatü gabe lanean ari direla gehitü deikü, beti leküko kalitatezko mozkinak ohorean ezartez. Etxemaite jatetxeak, 7 langile enplagatzen dütü urte orotan, gei beste 4 sasoinean.
Pierre Etxemaite :

Santa Graziko La Verna leizea, Xiberoak eskeintzen dütüan turisma mailako bijita güneetan, bere xokoa egiten ari da. Zabaltüz geroztik, laugarren urtea ürrentzekotan delarik, erraiten ahal da bere püblikoa atzaman düala. Basabürü-Baretous Sivu-ak, La Vernaren joanarazteko kontratüa, beste sei urteetako berritü deio.
Jean François Godart La Vernako ardüradüna :

"The way" filma, bidea Eüskaraz, ikusten ahal da ürrietaren 03an gaüko 21etan, hots ostegün hontan, Maule Baitha zine gelan. Ipar Amerikar bedezi batek, Jondone Jakobeko bidearen egitea erabakintzen dü, bere semearen hiltzearen ondotik. Ibilbidean mündüko lekü desberdinetako lagünak egiten dütü. Dena hontsa doala erakusten badü, egünak joan egünak jin, bere barneko minak elkitzen dütü. Filmaren hedapenaren ondotik, filmaz eta beilarien errezibitzeko Mauleko batzarri güneaz mintzatzeko, "Les amis de St-Jacques" alkarteko kideak salan dirateke.
Marthe Goihenetxe "Les amis de St-Jacques" alkarteko kidea :

Ostiralean zerratü da Mauleko igeskagia. Berritüz geroztikako hirugarren sasoinaren bilana ez dü oraino egin Xiberoa Herri Alkargoak bena jadanik agertzen da entrebalekoa izanen dela. Denbora eder lagün üztaila zinez hon izan bada, bedatsean eskolierrak ezezik jente güti ibili da igeskagian, eta agorrilan ere jente gütiago ibili da. Setemere eta ürrieta üsaiazkoak izan direla erran deiküe Herri Alkargoan. Igeskagiak eskeintzen dütüan aktibitateek eta animazioneek arrakasta üken düe aldiz.
René Castel igeska erakaslea :

«Xiberoko etxeen egiteko manera nola sustat ?» Galto honen üngürüan gogoeta bat eraman dü Xiberoa herri alkargoak eta bi aholkü libürü plazaratü dütü. Libürü batean agertzen dira xiberoko etxe mota ezbardinak eta etxeen arraberritzeko aholküak emanik dira. Bestean aldiz, etxe bat egin aitzin eraman behar den ibilbideaz da. Astelehen goizan, aurkezpena egin da etxegintza sailan ari diren ofiziale, teknikalarier bai eta ere hautetsier. Xiberoan agertzen den arrenküra nausia da, etxe hüts franko badela herri zentroetan, etxeak egiten direlarik herri bazterrean. Hots, sensibilizatze lan bat eraman beharko da, usaintxeen kanbiatzeko, lür gütiago etxe egiteko erabiltzeko, herri erdietara berriz bizitzera jentearen jinarazteko. Eraman den gogoetan agertü da badela nahikünte bat gaüzen kanbiarazteko. Aholkü libürüak Herriko Etxeetan ediren dütüzüe.
Jean Pierre Iriart alkargoako haütetsia :


Sandrine Iratçabal arkitektüra sailako ikaslea : 

Jean Jacques Etxeberri Urdiñarbeko hargina : 

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan