XÜXENEAN ENTZÜN

Ekonomia

Departamentüko enerjien sindikataren biltzar nausia Maulen egin da, herrietako 300 bat ordezkarien parte hartzearekin. Botingoan 546 herriek parte hartzen düe eta sindikataren helbüruetarik bat da, herrietan diren elektrika sareen antolatzea, lürperatzea beharra delarik edo herrien argitze sistima segürtatzea. Bigerren lan nausia da, ERDFen lanaren jarraikitzea eta kontrolatzea. 2013an, hogei miliu euroko lanak eginen dira herrietan. Bestalde, sail berri bati lotü nahi da Botingoa, ühain optikoa eta zedariak oto elektriken baterien kargatzeko ezari nahi dira ahal bezain beste herritan.

Entzün Denise Saint-Pée Departamentüko Enerjien Sindikatekoa :


Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)

Mauleko Ofizialeen Lür Eremüan den Loca Soule enpresa handitzeko lanetan hasi da. Azken hilabeteetan, Sü Ehaileen aitzineko eremüan lür antolatzen ari dira Loca Soule egoitza berriaren eraikitzeko. Materialaren alokaidatzeko eta arranjatzeko leküaz gain, salgüne bat sortüko düe.

Entzün Jean-Bernard Arbustan Loca Soule enpresako bürüa : 


Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)

Gipuzkoako erosle edo « klientetaz » hüilanago izateko, Mauleko Elkar enpresak langile bat hartü dü. Ohiz, 200 langilez goitiko lantegier dütü bere eskentzak egiten bena ttipiagoak andana badira Gipuzkoan. Bere aktibitatearen sentotzeko harien ganarat jo nahi dü, hori date ere Tolosar gaztearen egin beharra. Indüstriako sail ezberdiner bere eskentzaren egiten jakin üken düakoz, Mauleko Elkar enpresak ez dü krisiaz sobera sofritzen. Egün, 18 langile badira hor lanean ari, bere akitibitatea delarik metrologia eta injeniaritza.

Entzün Erik Etxart Elkar enpresako kidea  :


Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)
Entzün Ander Tolosako langile berria : 

Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)

Negoziaketa gogorrak eta tiran igaran dira INTERSINDIKALA eta CHAUMES-eko ordezkarien artean. Intersindikalak galtatzen züan 10 euroz goratzeaz mila pintentzat ez dü lortü. Azkenean, abentüan ardi eznearen sasuko prezioak trinkatü dütüe eta prezio ezberdinak agertü dira. Lehenik, oinarrizko prezioa igaran urteko bera baratzen da 989€ mila pintentzat. Primak berak baratzen dira, A.O.C sor markan direnentzat 60€ mila pintentzat eta 10€ haborokin 500 000 zelülak alde pean direnentzat. Hatik, CHAUMES-ko züzendariak, ekoizpena eta ezne biltzearen denbora lüzatü nahi beitü, baldintza eta prezio berriak proposatzen dütü. Azaroa eta agorrilan ezne ekoiztüko direnentako 20€ haboro pakatüko da 1000 pintentzat. Hartarik landa, prezioa apaltüko da 10 eurotarat abentü - üztailan eta 9 eurotarat urtarilatik-arramaiatzeala. Erabaki horrek arrenkürak sorarazten dütü, eznearen prezioaren emendatzea ahül delakoz kargüen aitzinean.

Entzün Philippe Petit Gamerearra Intersindikaleko lehendakaria : 


Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)

Abentüaren 22an zabaltüko da Izarbeko lerragünea. Iraüpen eskia edo ski de fond delakoa, baita lerrakia ala raketen egitea proposatürik dira. Lerra güne hori ezezagüna da, ata, denbora ederrekin bixta ezinago ederra eskentzen dü. Izarben, ski de fond-ren egiteko 31 kilometra ordoki den bidexkak badira eta 15 kilometra bidexka raketen egiteko. Hots, familian egünaldi goxo baten iragaiteko güne egokia. Ostatü, jatetxe, material alokaidatze oro edireiten ahal da Izarben eta audela batzarria eüskaraz eginen deizüe Eric Altçacebe lerra güneko ardüradünak eta Patrick Aguerre Itsasuarra ostatüko joanarazleak.

Entzün Eric Altçacebe eta Patrick Aguerre Izarbeko lerragüneko ardüradünak : 


Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan