XÜXENEAN ENTZÜN

Ekonomia

Arrantzüka sasua aste ondar hontan abiatzen da. Eta manerala Xiberoan gainti arrain bada. Arrantzükari alkarteak, berriz, bere blitzar nausia egin dü igaran astebürüan eta hontan deliberatürik izan da erreka bazterren xahatzeari lehentarzunaren emaitea. Ezen ohartü dira arrain humeen ‘laxatze’ edo ekartzeak ez züala ondoramenik, 1000 etako laxatze batetan, bizpa hiru baizik ez direla baratzen. Ordüan ordüan oraitik aitzina ez düe haboro hori eginen, bena bai, aldizerrekak xahatüko. Aitzineko urteetan erreken ikerka lana edo diagnostikoa eginik, badakie non zer baden egiteko.
Pierre Etxekopar :

Maule-Lextarreko saltzaleen batarzünak 2016ko urtearen ondorioztatze baikorra egin dü igaran ostegüneko biltzar nausian. Nahiz eta kideak 91tik 84ra apaltü diren, sosen eta egintzen aldetik, bildüma hona egin düe, 5 gazte sartü beitira. Bestalde 2017ko egitasmü nausiak, berriz bi dirate :
- erosleen fidelizatze edo jarraikidüraren bermatzea, informazione eta proposamen desbardinak eskeiniz
- Komunikazioaren hobetzea, leküko zerbüxü bezala ari beitira.
Halaber, Pays Basque au Coeur edo Eüskal Herria Bihotzean erosgeien arrakasta azpimarratü düe, urte batez %21z emendatü beita. Jüstoki hortaz axolatzeko langile bat txerkatzen düe. Haütagei izateko azken egüna martxoaren 10a da.
Aurélie Lartigue :

Akerbeltz izena garagarduarentako ezagützen balin badügü laster whisky marka bat bezala ere ezagütürik date. Haatik ez duükegü 2020a beno lehen txestatzen ahal. François Irola, Akerbeltz entrepresaren sorzalea Pariseko laborantxa erakusgian da, eta Maite Lepaille lankideak haren ebilbideaz aipamen bat egin dü. Xiberotik Azkainera joanez geroz hanitx handitü da entrepresa. Garagardu ekoizpena 3 aldiz biderkatu dü. Lanpostüen aldetik ere handitu dira, orai 5 enplegatü beitira urte osoan la egiten düenak. Dagün hilabeteetan lankiaren eremüa handitüko düe, eta lantegi berrian alkoholik gabeko edarien, bai eta ere Whiskyaren egiten hasiko dira. Garagardu motak ere emendatüko dütüe. Xehetarzünak François Iraolarekin :

Etxeka alkarteak hütsik diren Xiberoko etxe jabeer dei bat zabaltzen deie. Adinetako zonbait ez beitira bakarrik bizi nahi edo bizitzen ahal, Etxeka alkarteak lagüntü nahi dütü. Alkarrekin bizitzeko ahala eman nahi deie. Hortarako, etxe edo bizigiak txerkatzen dütüe. Jente bakoitxari bere intimitatea bermatüz, alkarrekin bizitzeko parada eman nahi deie. Alkartearen xedea da etxe kolokazione baten muntatzea, gero joanarazteko ardüra hartüko düalarik.
Cathy de Gaye Etxeka alkartekoa :

Düala sei hilabete Nicolas Duhaldebordek gidatzen ikasteko eskola bat zabaltü dü Atarratzen. Nahiz eta Maule-Lextarreko gidatze eskola baten arrahartzeko proposamena üken, Basabürüan zabaltü nahi züan atsülütoki, Basabürüko gazteek zerbütxü hori hüllanean üken dezen. Halere, Pettarreko, Arbailletako eta Biarnoko herri aüzoetako gazteen beharra badü bere entrepresa joanarazteko. Badaki gazteek eta beren etxekoek emaitzer kasü emaiten düela, koda edo gidaraua eta gida-baimena zale ardiestez, gütiago beita pakatzeko. Hala, gidarauaren 3 egünez ikasteko parada eskentzen dü ere bai, bakantza edo opor egünetan. Bestalde, gazteak beren etxera txerka joaitea proposatzen dü.
Nicolas Duhaldeborde :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan