Berriak

Herrietako berriak
2010an Xahakoa pastorala Barkoxen
Crédit Agricoleren eskerrak Xiberotar zonbaiter

Uda hontako denbora txarrak turistak barnekaldealat jinarazi dütü ; goizegi balinbada orano bilan baten egiteko, Xiberoan jente hanitx jin da Kakueta ,Oltzarte eta Mauleko Espartina enpresen bisitatzera. Erran behar da ere ; xiberoalat turista haboroxenak jiten direla egün bakar baten igaitera eta ¨hau baliatzen düela ahal bezain beste güne ikusteko. Bestalde, Mauleko gaztelüan egin diren bisitek marka güziak gaintitü behar lütükie. Esperantxa bada orano sasua lüzatüko dela larrazkeneala, iragan urtean seteme eta ürrieta ederrak izan ziren eta jentea izan zen bereziki 3 gerren adinetakoak. Maite Hontas Erbin Turisma bülegoko langilea :
Xiberoan 4 co-working edo lan gune partekatu zabalduko dira ondoko hilabeteetan. ODACE egiturak bultzatutako gogozketetan gogo hori elki beita, xedearen eramaiten ari dira Atharratze, Barkoxe, Irabarne eta Sohütan. Bakotxak bere xedea bere beharren arabera eramanen du, bena erraiten ahal da 4 guneetan internetendako fibre optika badatekila. Xehetarzunak emaiten deizku Benat elkegarai Odace-eko lehendakariak: Benat Elkegarai:
Dagün setemean haurtzain etxe berri bat zabaltüko da Ezpeizen. Julie Haristouy eta Félicia Martingorena bi haurtzain gazteek bi haur etxekitzen ahalko dutue bakotxak eta 6 hilabeteren bürüan bakotxak haur bat haboro begiratzen ahalko dü. Setemearen 4ean bere bortak zabaltüko dütü : Felicia Martingorena eta Julie Haristouy :
« Oroc bat » izeneko enpresa, pate eta urdanki egileak saltegi berri bat estrenatü dü astelehen hontan. Lüzaz Bildozen ber günean batürik, orai beren eraikuntza berrian sartü dira administratiboko langileak bai eta saltegi berriaren langilea. Saltegi hortan, oroc bat enpresaren ekoizpenak edirenen dira prefosta bena ere leküko ezti edo ardo bezalako ekoizpenak. Oroc bat 1965an sortü da eta 22 langile badütü Parrel jauna Oroc bateko züzendaria:
Etxen egin mozkinak bestelakatü ! Hala zoin xederekin, Barkoxen laborari plantatü den David Etxekopar ‘Attuli'. Eskolatzeak ürrentü ondoan, etxerik kanpo lan egin dü urte zonbaitez eta erabaki dü etxekoen etxaltearen arrahartzea. Ideiaz beterik, etxaltean egiten zena arra-ikusi dü eta bere gustüko dütüan mozkinak egiten dütü. Hala, ardiak ützi dütü behiak hazteko eta horien aragiaren bestelakatzeko, erran nahi beita janari adelatüak edo ere aragi idorra. Eta oraikoan lür sagarretara plantatü da, "chips" delakoen egiteko. David Etxekopar ‘Attuli' :