XÜXENEAN ENTZÜN

Ekonomia

Xiberoa-Herri Alkargoak Espartiñaren Ateleriaren egitasmüa onartü dü igaran astean. Asteazken goizan, Mauleko espartiña ekoizleek beren ikusmoldea agertü nahi üken düe ; hots egingei horren kontre direla. Horiek, müseo gisako bat nahi düe, hots güne bat non ez den saltzen eta ekoizpenik egiten. Bizpahiru entrepresak jadanik egiten erakustea eta saltzea proposatzen beitüe, eta irabazien parte handi bat hortik elkitzen beitüe.
Bestalde lehiaka desleiala salatzen dute, Espartinaren Ateleriak bisitazale güziak bildüko dütüala uste beitüe. Hortarako, egin ahalak oro eginen dütüe Espartiñaren Ateleria ez dadin gisa horrez egin.
Francis Thauzin :

Bi miliu eta erditako kostüa düke Xiberoa- Herri Alkargoan aurkeztürik izan den Espartiña Ateleriak. Maulen eraikiko da, eliza kantüan, Etxegoienen fabrika ohiaren barneetan. Espartiñen ekoizteko, lantare edo beste gisako ekeiak, erakusgüne batetan dirateke, Maulek espartiñarekin üken düan historiaren aipamenarekin batean. Espartiña nola egiten den ere ageri date, eta hor berean salgei izanen dira. 20.000 bisitazale esperantxa dira. Lanaren eramailea Eüskal Herriko Herri Alkargoa berria balin badate, ateleria horren joanarazlea nor izanen den ez da orano argi. Galto hanitx eginik eta düdak ere agertü dira: ez dela hon Mauleko espatiña egileak ez litean presentatze bilküran izan, edo ere ez zela xüxen, azken bilkürala artino egingei hontaz xehetarzünik ez emaitea. Azkenean, 32 ordezkarik ateleriaren moldatzeari baietz bozkatü düe, 13k kontre, 4ek xuri, edo ez direlarik busti.
Mixel Etxebest eta Arnaud Villeneuve :

Elür eskazarengatik elürtegietan sasu txarra abiatzen da. San Martiko Harrian, iragan azaroaren 23az geroztik ez dü elürrik egin. Halerik ere eremüaren %40a zabalik da !
24 pistetarik 10 zabalik dirate aste ondar hontan, azken egünetako hotzari esker elür artifiziala egin ahal izan beita, haatik ez denetan. Ondorioa izan da egüberriko bakantzetan, jente güti izan dela lehen astean. Alojamentüen %40a bete zen eta urtatsez, aldiz, %60a. Elür eskazari bürü egiteko, animazione berriak plantan ezarririk izan dira eta holaz 50 sasularier  lana eman zaie. Esperantxa handiak ezarten dira ondoko egünetan, elürra hitzemanik delakoz, bai eta barantailako bakantzetan ere, hor beita jente haboroxeena jiten San Martiko Harriala. Marina Davances komünikazione ardüradüna :

Oihanari beste balio baten emaiteko, Pierra Etxeberri, Mitikileko laborariak, lürrean diren zühainekin edo soberakin direneki, egür ezpalak egiten dütü, berogailüetan baliatzeko gisan. Orotan, 30 ha oihan badütü bere anaiarekin eta oihanaz egin ikertze lan batek erakutsi dü, zühain sobera bazela eta zonbait egotxi behar zirela, lekü egiteko. Ber mementoan, berotzeko sistema berrier interesatü zen etxenko egürra baliatzeko eta holaz egür ezpalen egiteko xedea jin zeion. Azkenean, bi helbürü kausiten dütü : oihanaren ontsa joanarazteko, zühain hoberenak begiatü eta zuhain txarragoekin egürra furnitü berogailüentzat. Pierra Etxeberri :

Urte izigarri hona izan dela erran deikü Mixel Sécalot-k harekin Kakuetaren urteko bilana egin beitügü. 2015ean 80.000 bisitari ükeitez tinian zirela pentsatzen bazüen, 2016an ozka aise gaintitü düe kasik 100.000 bisitarietara heltü beitira. Mixel Sécalot :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan