Frantzian gainti, 5 000km kurritü bizikletaz, etapakal, espartiñak saldü, eta irabaziekin, Afrikako Ginean exker pareta bat eraiki Artatze Etxe batekin batean.
Hau da Beñat Casenave “ Avenir jeunesse Guinée » alkartebürüaren desafioa. 1955ean, René Elisabide entrepresabürüak bere « Hiru Etxe » famatüak bidez-bide igorri zütüan bezala « Patogas-aren » erreklamaren egiteko, Jean Casenavek eta Bordeleko bere lagün batek, bizikleta hartürik, 5 000 km kurritüko dütüe Frantziaren gainti. Etapa ondar bakoitx ,alkartearen alde espartiñen saltzeaz gain, eüskal mündüaren agertaraztea ere düe helbürü. Apirilaren 30ean abiatüko dira Maulerik, Atlantika bazterraren gainti, Bretainia kürütxatü ondotik, Parise, hantik Alzazia, eta gero behera Mediterraneoa arte, hantik , Okzitaniaren barna, üztailaren 2an, berriz Maulerat ützültzeko.
Benat Casenave:
- Ekonomia / Turismoa
- Agerraldiak: 1794