XÜXENEAN ENTZÜN

Politika

Emazteek jasaiten dütüen injüstizia, diskriminazio eta bortizkeri güzien salatzeko eta oritarazteko ospatüko da martxoaren 8ean Emaztearen Egüna. Sail zonbaitetan egoera hobetü bada, soldata mailan, bere lanpostü eta ber konpetentziekin güttiago hunkitzen jarrakitzen düe emazteek, alta legeak badira bena ez dira aplikatürik. Lanpostü baten lortzeko ere emaztea izatea gatik diskriminazioak badira beti. Bena arrazo nausia baratzen da gizonen ganik emazteek jasaiten düen bortizkeria. Frantzian 5 egünetarik emazte bat hiltzen da bortizkeriaren ondorioz. Bortizkeria hori üsü ixilean gelditzen da. Informazione kanpainak builtarazten dütü Estadoak eta telefono zenbaki bat ere sortü dü emazteen salatzearen küdeatzeko, hau da 3919 zenbakia.

Entzün gizon zonbaiten lekükotarzünak : 


Entzün Véronique Etchegaray Mauleko Herriko-Etxeko zerbütxüen züzendaria 

Martxoaren 11an igandearekin giza katea bat eginik izanen da, Lyon eta Avignoneko hirien artean. Estakürüa, Fukushimako zentrala nüklearraren zapartatzearen lehen urtebürüa beita. Urte müga honen azpimarratzeko, Mauleko trein geltoki ohitik otobüs bat partitüko da neskenegün arratsan. Bidaje hontan parte hartzen düen xiberrotarrek azpimarratzen deiküe, iragan diren istripü nüklearren ondoramenak gure gana heltü direla ere. Iragan üdan, hebenko hiru herritan egin lür ikertzeak, Tchernobileko odeiak ützi "cesium" herexak agerarazi dütü, istripüa agitü 20 urte berantago…

Entzün Battitta Guiresse nüklearren kontreko giza kateaz mintzo :

Martxoaren 3an neskenegünarekin, Mauleko hiriaren lau sargiak trabatürik dirate goizanko 10.00tarik egüerdi arte. Batera plataforma da ekintza honen antolazalea, izan dadin Maulen edo Iparraldeko beste sei hiritan. Ekintza honen bidez, Frantziako lürraldeen berantolaketa xedeak Ipar Eüskal-Herriari ekar lezazkeen ondorio txarraz, berri eman nahi da jentarteari eta ber denboran explikazione, Eüskal-Lürralde baten legezko ezagütza baten beharraz. Hortakoz, martxoaren 3an 10.00tarik egüerdi arte, Sohüta, Bildoze, Atharratze eta Garindaiñetik Maulera heltzen diren bideak dirate trabatürik.

Entzün Fantxoa Camus eta Léonie Aguergaray Baterako kideak : 

Eüskal-Herriko Lürralde Alkargoa, Batera plataformaren eskakizünaren berri zabaltü da martxoaren 3an Mauleko lau sartzeetan. 160 jente mobilizatü dira otoen baratxarazteko eta eskü paperen bidez beren aldarikapenen berri emaiteko. Orokorkian, ekintza ontsa hartürik eta entelegatürik izan da. Orai, Baterako kideek erran düenez, pilota haütetsien esküetan da. Haüteskundeak izatez, Frantziako lehendakarigoan presentatzen den haütagei bakotxari bere ikusmoldearen emaitea galdeginen zaio. Ondotik, Baterako biltzar nausi batetan eztabadatüko da zer segida emanen den neskenegüneko ekintzari.

Entzün Frantxoa Camus Baterako kidea : 

Entzün Joël Larroque ekintzako parte harzale bat : 

Haüteskunde ürrina Gotaine-Irabarnen, barantailan egin den lanen estrenatzean, zazpi politikari hor ziren horietan bost sozialistak. Aipageietan, Gotaineko Tomas etxea eta Irabarneko plazaren arraberritzeak. Tomas etxean 200 000€ kostatü zaio herriari, etxalte zaharretik bi apartamentüen sortzeko. Irabarneko plazak aldiz 105 000€ kostatü zaiolarik. Lanetan, sartzea hersitürik izan da, arrabotüa berdez margotürik eta argi azkarrak ezarririk. Bestalde, eliza aitzinean ütürria berritürik izan da eta jauregiko mürrüa pusatürik, leküaren emendatzeko. Plaza berezia izatez, oto eta hoiñezkoen artean alkar bizitzeko bideko kodigo berria ezarri düe non ere hoiñezkoak diren nausi plaza hortan.

Entzün Bernard Lougarot Gotaineko aüzapeza :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan