XÜXENEAN ENTZÜN

Politika

Jacques Herrera Aiñharbearra izentatürik izan da berriz Xiberoko Alderdi Sozialistaren idazkaria. Jacques Herrerak alderdiko kideak eskertü dütü berritü düen konfiantxaren gatik. Bena ez dü gorde lan zama handia egin beharko düela ondoko hilabeteetan, bereziki herrietako bozken prestatzeko. Maulekoari so, exkerreko zerrenda zabal bat prestatzen ari zirela baieztatü deikü. Üdüriala, exkerrean bi zerrenda izanen dira lehen ützülüan pürü.

Entzün Jacques Herrera Xiberoko sozialisten alderdiko idazkaria : 


Soinüa telekargatü
(esküinarekin klikatüz)

"Presoen aldeko" Baionako manisfestaldia, "Eüskal-Herriko Institüzio Bereziaren" galtoa ala abentüaren 15eko "Bake Konferentzia", hots Iparraldeko egoera politikoaz mintzatü zaikü berriki Gabi Mouesca Iparretarrak taldeko militante ohia. "Presoen Askatzeko" mobilizatürik jarraiki beharko dela azpimarratü deikü lehenik, eta "Institüzio Bereziaren" galtoari so orai artinoko batarzüna etxeki beharko dela zerbaiten lortzeko Frantses Gobernüaren eretzean. Aldiz, abentüaren 15ean Baionan eginen den "Bake Konferentzia", lehen ürrats bat dela erran deikü, konprenitzeko zer ürrats egin behar diren bakearen lortzeko.

Entzün Gabi Mouesca eüskal militantea eta Iparretarrak militante ohia : 


Soinüa telekargatü (esküin klikatüz)

"Arranjatzea edo konpontzea", hona 2012ko geia Ondarkinen Gütitzeko Astearen kari. Dinamika hau Europatik jiten da prebentzione eta konzientzia baten bilarazteko. Gure euskaldean Bil ta Garbi sindikatak dü aste hau kudeatzen.  Bil ta Garbik Departamentüko Ofizialeko Kanberarekin anüer nümeriko bat sortü düe konpontzaleen zerrenda eta xehetarzünekin. Azken 25 urteetan, ondarkinak 3aldiz emendatü dira. 2009az geroztik Bil ta Garbik eraman düan lan baten ondorioz gure eskualdean, 2014ko % 7ez  apaltzeko xedea düe egün % 4ez delarik. Azkenik, Ondarkinen Gütitzeko Astearen kari kostaldean hitzordüak proposatürik dira. Xehetarzün güziak Bil ta Garbiren web günean.

Entzün Maite Davant Bil ta Garbi sindikateko animazailea : 

Lionel Beffre prefeta, Olorueko suprefeta, Xiberoko aüzapezak, haütetsiak, Xiberoko Botingoa eta turismako arduradünak bildü dira igaran azaroaren 17an Iratiko egoitza berrian. Düala hilabete zonbait Xiberoa Herri Alkargoak antolatü züan jünta baten segida bat da. Azken aldian, Xiberoko ekonomia eta laborantsa aipatürik izan bazen, aldi hontan turismoa da haboroenik aipatürik izan dena. Haütetsiek ikusten dütüen zailtarzünak aipatü dütüe, legediak arintzeko xedearekin. Bilküra honen helbürüa da, prefetak neurt dezan eskualdeko tenperatüra eta estadoaren posizionea presenta dezan xüxenean.

Entzün Lionel Beffre departamentüko prefet berria : 


Entzün Pepela Mirande Xiberoko Botingoako bürüa : 

Frantziako hezkunde eta lehiakortarzünaren azkartzeko 35 neurritako "Hitzarmen" bat proposatü dü Frantses Jaurlaritzak. Neurri nausia da lanaren kostearen ttipitzea. Enpresentako hogei miliar heineko zerga mailegü bat plantan ezarriko dü hiru urtez. Horien dirustatzeko, 10 miliar ekonomiak eginen dira gastü püblikoetan eta TVA delakoa bermoldatüko da beste erdiaren biltzeko. 2014eko urtarrilan taxa gorena 19,6tik % 20ala iraganen da, taxa erdikoa, ostalaritzan eta etxebizitzen arraberritzean aplikatzen dena 7tik %10eala goratüko da eta azkenean janariaren gainekoa 5,5etik %5ala apaltüko da. Horrez gain, 2016an fiskalitate ekologikoa ere plantan ezarriko dü Gobernioak. Beste neurri franko plantan ezarriko dira, ikerketa eta berrikuntzaren  builtarazteko eta enpresen inbestizamentüen lagüntzeko banko pübliko bat sortüko da.

Entzün Artzai Mendiburu ekonomiaz aditürik dena : 

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan