XÜXENEAN ENTZÜN

Politika

Xiberoan eüskararen emaiteko eta biziarazteko inganiorik badea ? Hau da "Xiberoan Eüskaraz Bai"-en lotsa handiena. Alkarte hortan parte hartzen düen 12 alkarteko ordezkariak hor ziren biltzar nausiko setemere ürrentzean. Püblikoari eta prentsari zerratürik bazen biltzar hori, izan gira Allande Etchart züzendari ohiaren gana. Zer diren Xiberoan Eüskaraz Bai alkarteko xedeak eta nola ikusten diren geroa ?

Entzün Allande Etxart Xiberoan Eüskaraz Bai alkartekoa : 

BATERA plataformak algarretatze handi batetarat deitzen dü setemerearen 29an Baionako merkatal kanberaren aitzinean « Lürralde alkargoa »  baten galtatzeko Eüskal Herriarentako. Erran behar da, gehiengoa handi batek düala errebendikazione hori eramaiten, jente, alkarte, sindikate edo haütetsieen partetik. « Lürralde Alkargoa » baten galtatzeko memento egokia da, Frantses gobernüak “Dezentralizazioko 3. Akta"ren bidez zerbaiten lortzea posible dela, Eüskal Herria edo zoin nahi herrialdeentako. « Lürralde Alkargoa ” errebendikazioa eramaiteko  haütetsien bidez eginen da. Ürrietaren 11an, haütetsiak Lebranchu ministroaren ikustera joanen dira, jenteen nahiaren eramaiteko, eta Eüskal-Herriko geroari bürüz xedeen presentatzeko. Horrengatik, ahal bezain beste jente izatea galteginik da setemerearen 29an 14.30tan Baionako Merkatal Kanberaren aitzinean. Xiberotik abiatze bat izanen da 13.00an Mauleko geltokitik.

Entzün Frantxoa Camus Xiberoko BATERAko kidea eta ardüradüna : 

Eskolak, ikasleen garaioa, eta bideak, sail horietan lan franko eginen züala hitzeman zeikün Arnaud Villeneuve Atharratzeko kantonamentüko kontseilü orokorrak ! Iragan haüteskundeetan haütatürik izanez geroztik, eraman düan lanaren bildüma aipatzen deikü. Bestalde, bere ikusmoldea eman deikü, Eüskal-Herriko Institüzione bereziaren üngürüko eztabadaz. Erran deikünaren araberan, haütetsien artean adostü den mozionean, baso erdi hütsik erdi bete bezala dela. Berak deionaz, lehen bezala egon behar dela edo hürrünago joan behar dela gehitü deikü. Azkenik, damügarri atzamaiten dü eztabada hori Herri Alkargoetara ez ekartea gatik.

Entzün Arnaud Villeneuve Atharratzeko kantonamentüko kontseilü orokorra : 

Ikastolen garapena eztabadak sorazten dütü orano 2012an Xiberoa Herri alkargoan ! Alozeko ikastolaren handitze xedea bere gain hartzeko, galtoa mahainaren gainen züen Herri Alkargoan setemereko biltzarrean. Herrietako ordezkariek, Herri Alkargoari estüdio baten egiteko baimena bozkatü behar züen. Gei arrunta üdüritzen bazen ere, hogei minütako eztabada izan da deliberoa hartü aitzin. Erran behar da, üsean edo zoin aipagei izanik ere, ordezkarien kasik galtorik gabe hartzen direla deliberoak. Azkenean, Basabürüko handitze xedeaz estudio baten egitearen alde bozkatü düe denek, Mitikileko ordezkariaren abstenzioa ezezik. Ikasurte hatsarre hontan 29 ikasle dira Alozeko ikastolan eta dagün sartzean 42 ikasleetara iraganen dira.

Entzün Jean-Pelle Iriart Alozeko aüzapeza eta Xiberoa Herri Alkargoako haütetsia : 

Gazteriaren politika finkatzeko galtozketa handi bat abiarazi dü Departamentüko Kontseilü Orokorrak. Institüzioneak, alkarteak ala gazteria kümit dira gogoetan parte hartzeko. Hebentik aitzina, egitasmüa hiru ürratsetan aitzinatüko da. Setemerearen 28an Donapaleün, ürrietaren 5ean Hiriburun eta 12an Mourenx-en « Gazteria eta Lürraldea » tailerak eginen beitira. Gazteriari so, lan egiten düen aktürek kümit izanen dira konferentzia eta mahain üngürü ezbardinetan parte hartzera. Bestalde, azaroaren 7 eta 8an "Gazteriaren Egünaldiak" Pauen  iraganen dira. Gazteek hitza hartzen ahalko dükee eta herrixka bat zabaltüko, non ere beren iniziatibak erakusten ahalko dütüe. Azkenik, erabakien hitzarmena zabaltüko da dagün urte hatsarrean. Hortik aitzina, gazteriaren politikako norabide nausiak finkatüko dira, xede orokor baten sortzeko departamentüan.

Entzün Arnaud Villeneuve Departamentüko Kontseilü Orokorreko Gazteriaren azizeko ardüradüna : 

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan