XÜXENEAN ENTZÜN

Politika

Terre Verte alkarteak eta Xarrikotapeko herritar zonbaitek ez düe zeditüko. Martxoaren 8an, Bil ta Garbi Zindikatak "Mendixka" ondarkintegiaren eraikitzeko baimena ükenez geroztik, Terre Verte alkarteak jakinarazi dü Auzitegi Nausiala eramanen züala afera. Prozedüra horrez gain, DUP "Déclaration d’Utilité Publique" delakoaz, orano bidean den errekursoaz azken erabakia eman beharra dü Paueko Auzitegi Administratiboak. Bestalde, PIG " Projet d’Interet Général " auzibidea Bordaleko Dei Kortean igaran behar da aurten. Prozedüraz prozedüra güdüka juridikoa lüzatzen da eta lanen hasteko, orano DICT delakoa eskaz düe enpresek, Xarrikotapeko Herriko-Etxeak lüzarazten beitütü ürratsak.

Entzün Patrick Hourcade Terre Verte alkarteko bürüa : 


Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)

Gaüzak emeki emeki kanbiatzen badira, orano lan baratzen da emazte eta gizonen arteko bardintarzünaren kausitzeko. Xiberoan bardintarzüna beste günetan bezala ez da kausitürik, ata emazteak lekü ezberdinetan ikusten dira, güneka gütti izanik ere. Adibidez, enpresa bürüetan, Marie-Hélène Othondo INDARRA informatikako enpresa bürüa da, düala hamabost urte sortü züan bere enpresa, gizonezko mündü batean. Marie-Hélenek deio : "gizonen ber gaitarzünak ükeitez bere leküa egiten ahal düala". Halere, lan baratzen da üsantxen kanbiatzeko, enpresa bürü izateaz gain, etxe eta familiaren eramaile beita ere emaztea. Horrek, bere presentzia eta aizina mügatzen dü "bizi püblikoan".

Entzün Marie-Hélène Othondo INDARRA informatika enpresako bürüa : 


Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)

Pierre Etxecopar Alderdi Komünistako botz eramaileak ez dü begi honez ikusten "Xiberoko Bidea". Bere ustez, "haütetsi eta enpresa bürüen xedean, sobera sos gastatzea da". Erran düanaz :" Bizizaleen aisatarzüna ikusirik da, bena holako xedea laborantsa eta üngürümenarentako kaltegarri izaten ahal da. Orai den bidea, aski dela doi bat arrantolatzea".

Entzün Pierre Etchecopar Mauleko adarreko alderdi komünistakoa : 


Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)

Udalbiltza, Eüskal-Herriko Zazpi Probintzietako aüzapez eta haütetsiak biltzen dütüan egitürak, berriz lanean hasteko prest da. Martxo hatsarrean, talde berria presentatürik izan da. Horietan, Ruben Gomez Liginagako aüzapeza bada eta hatsarretik Udalbiltzaren xedea jarraikitzen dü. Mementoko, haütetsi bakarra bada bena esperantxa dü beste haütetsiak hüilantüko direla. Udalbiltzaren helbürü nausia da, Eüskal Herriaren ezagütza egitea, algar lan eramaitea ta lagüntza emaitea, zazpi probintzien artean izan dadin alkartarzün ekonomiko, sozial ta kültürala.

Entzün Ruben Gomez Liginaga-Astüeko aüzapeza eta Udabiltzako haütetsia :  


Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)

Inbestizamentü gaitarzünaren etxekitzeko, legarren emendatzekotan da Xiberoa Herri Alkargoan. Geroari bürüz ikusteko, Estadoko dotazionea edo sos lagüntza ber heinean baratüko da (ez bada apürtzen), funkzionamentüko kargüak emendatüko direlarik. Herri Alkargoa bi haütüen aitzinean da, lehena, xede berri güziak izoztea edo bigerrena, sos ütürriak edo sos sartzeak emendatzea. Üdüriala, deüs ez bada bozkatürik izan barantailako biltzarran, bigerren bidea haütatü dü jadanik eta jakinarazi dü, eraikirik diren lürren gaineko % 1,3ko zerga berri bat plantan ezarriko düala 2013an. Horrez gain, pentsatzen ari da etxeen gaineko zerga %2ez goratzea.

Entzün Mixel Etxebest Xiberoa Herri Alkargoako Ekonomia Batzordeko bürüa : 


Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan