Berriak

Herrietako berriak
2010an Xahakoa pastorala Barkoxen
Crédit Agricoleren eskerrak Xiberotar zonbaiter
XIBEROKO BOTZAK WEBGÜNE BERRIA DÜ
Kanbiamenak badirate Xiberoko Botzan
Sü ehaileek süa berriz abiaraziko düe dantza pistan
Ausaz
Kronika
EHko kronika bitxiak
Emankizüna
Ipuinak 2012-2013
Artxiboan



Enbataren sortzearen 50 gerren urte mügaren kari, Xiberoan ere mugimentü politiko hori aipatürik izanen da. Maiatzaren 11an Mauleko Zerbütxügüneko Irati gelan arrestiriko 16.00tarik aitzina, hitzaldia antolatzen dü Xibero bio saltegiak. Mintzaldian parte hartüko direnak, Christiane Etchaluz, Arño Heguiaphal, Jean-Louis Davant, Peio eta Jon Etcheverry Ainchart. Azken bi horiek, beren
"Kapitalismoaren bortizkeriaren kontre, klase borroka süsta". Hona zer lema haütatü düan LAB sindikatak maiatzaren leheneko algarretaratzearentako. LAB botingoarekin ELB, NPA, Solidaire eta Gazte Dinamika-k parte hartüko düe. Goizanko 9.00tan otokarabanak abiatüko dira Donapaleürik eta Donibane Garazitik. 11.00tan algarretaratzea Mauleko kürütxe xurian eta karrika üngürüa, ondotik bazkaria Zinka ostatüan.
50 bat jenteekin sortü da Mauleko bozketan presentatüko den exkerreko zerrendaren süstengü batzordea.
ANI edo lan üngürüko hitzarmen berriaren salatzea düke begi bixtan CGT sindikatak aurtenko maiatz 1an.
Beste lürralde bati lotürik izatekotan, Eüskal Herrikoa izan dadin galdegiten dü Euskal Herria Bai alderdiko Xiberoko adarrak. 

