XÜXENEAN ENTZÜN

Politika

Mauleko Kontseilüa bildü da 2013ko maiatz hontan. Aipageietan, langile zonbait hasi direla eüskararen ikasten. Huraren kalitatearen ikertze lanak eginik izan dira, emaitza honak dira Kontseilüaren araberan. Sürprisa hona ere jin da Mauleko ospitalearen partetik. Bazen hilabete zonbait ospitalea züzendarik gabe zela, aldi hontan, haütagei bat hüilantü zaie eta Kontseilüak esperantxa dü haütagei honek postüa hon hartüko düala. Erran behar da "Pôle de Santé- Osagarriko Etxe" bat abiatü nahi düela bena züzendarik gabe ez direla halako xede handietan abiatzen ahal. Bestalde, aize errota zonbaiten ezarteko xedea bazen, manerala “Militar eremü” baten kantüan beita, ez date posible xedea aitzinatzen ahal. 

Entzün Mixel Etxebest Mauleko Kontseilüa 


Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)

Eüskal Herriko Lürralde Kolektibitate xedea, honen  aldeko algarretatzea eginen da arramaiatzaren 1an Baionan. Lehentze, sensibilitate politiko güzietako haütetsi gehiengoa zabal bat, sozio ekonomiko eta kültür sailekoak ados jarten direla, Lürralde Kolektibitate xedea algarrekin eramaiteko. Xiberoan batarzün handia ekarten dü xede honek, Front de gauche alderdia kuntre balinbada ere. Ostokada hontan, hitza emaiten dügü haütetsi, alderdi politiko eta sozio-ekonomiko eta kültür saileko ordezkarier.

Entzün Arnaud Villeneuve Atharratzeko mera eta kontseilü jenerala. Zertako süstengatzen düan xedea ?


Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)

Entzün Bernard Lougarot Gotaineko aüzapeza, ez alde ez kuntre :


Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)


Entzün Marie Hélène Othondo Indarra enpresakoa. Zertako alde den ?

Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)

Entzün Dominika Boscq Xiberoa Herri Alkargoako lehendakaria. Zerentako alde den ?


Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)

Entzün Jean-Pelle Iriart Alozeko mera eta Baterako kidea


Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)

Xiberoko 14 haütetsi, horietan bi kontseilü orokorrak, sozio-kültüra, laborantsa eta enpresa sailetako ordezkari multxo batek dei egin dü, arramaitz 1an Baionan iraganen den Eüskal Herriko Lürralde Alkargoaren aldeko algarretaratzean parte hartzeko. Jentartearen beharrer ihardesteko beharrezko den tresna egitüra aldarrikatü düe aho batez. Sekülan ez da holako batarzünik agertü Xiberoan, Eüskal Herriari orozbat lotürik izateko. Jakinarazirik izan da Xiberoko 35 herrietarik 28ek jadanik bat egiten düela aldarrikapen honekin. Xiberotar güziak deitzen dütüe arramaiatz lehenean Baionan Lauga gelatik arrestiriko 17tan abiatüko den manifestaldian parte hartzeko.

Entzün Léonie Aguergaray BATERA Xiberoko plataformako kidea : 


Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)

Eüskal Herriko Lürralde Kolektibitatearen aldeko algarretatzea eginen da arramaitazaren 1an Baionan. Lehentze, sensibilitate politiko güzietako haütetsi gehiengo zabal bat eta sozio ekonomiko eta kultur sailekoak ados jarri direla, Lürralde Kolektibitate xedea algarrekin eramaiteko. Lürralde Erakunde hau ez dela maila bat haboro izanen Frantziako antolaketa administratiboan, deoie xedearen eramaileek baizik eta institüzio moderno bat. Hüilaneko tresna honen bidez, etxebizitza, garraio, ekonomia, laborantsa,turisma edo kültür sailetan arrapostü hoberenak atzamaiten ahal dirateala deoie. Xiberoan batarzün handia ekarten dü xede honek, Front de gauche alderdia kuntre balinbada ere.

Entzün Front de Gauche alderdiko Pierre Etchecopar bere ez adostarzüna explikatzen : 


Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)

Enbata mugimentüak zer ibildide izan züan Xiberoan, zer herexa ützi züan ? Jon eta Peio Etcheverry Aintchart, Jean-Louis Davant eta Christiane Etchaluz-ek dütüe beren lekükotarzünak ekarri, Maulen izan den mintzaldian. Bizi labürra izan züan alderdi politiko honek, 1963an sortü zen Itxasun eta 1974an Frantziak debekarazi züan. Iparraldeko lehen alderdi abertzalea izan zen, Lapurdin eta Xiberoan ere indar üken züan. Haüteskunde zonbaitetan Enbatako haütageiek %10a kausitü züen Xiberoan. Herexak ez badira azkar izan, kültür, hizkuntz ta ekonomia sailan herexak ützi dütü. Mintzaldia ondoko egünetan entzungei date Xiberoko Botzako webgünean.

Entzün Jean-Louis Davant xiberotar eüskalzain ta historia ikerlaria : 


Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan