XÜXENEAN ENTZÜN

Politika

Argazkia : Laurentx EtchegoinLouis Labadot, alderdi komünistaren militante historikoa haütatürik izan da, 2014eko herriko bozketan Maulen presentatüko den "Herritaren Batarzüna" zerrendaren bürü izaiteko. Jadanik haütetsi izan zena Sozialistak herriko ardüretan zirelarik, 70 urte izanik ere berriz abiatzen da. Alderdi Sozialistearekin ez da ados jarri zerrenda bakotx baten egiteko. "Herritaren Batarzüna" zerrendak, Mauleko dütüan xedeak abentüan plazarratüko dütü. Alderdi Sozialista bere alde joanen da beraz Maulen, hilabete ondarrean horren berri emanen dü. Abertzaleek aldiz, oranokoan, ez dira heltu zerrenda baten egitea.
Louis Labadot :

Kültüra, sorkuntza eta ekonomia, zentako holako dinamika Xiberoan ? Hona zer geian üngürüan antolatürik datekean, Eusko ikaskuntzak, Barkoxeko herriko etxeak, eta Etxahun elkarteak antolatzen düen mintzaldia. Neskenegün hontan, ürrietaren 5ean iraganen da, Barkoxeko denen etxean. Goizanko 10etan abiatüko da Battittu Coyos-en mintzaldi batekin. Ondotik, kultura edo ekonomiaren arloko  leküko sei sortzaileen lekükotarzünak entzüngei dirateke. Arrestitan, garapen kontseiluko Lili Brao-en filma « gazteek diote » hedatürik dateke.
Mixel Larrasquet Eusko Ikaskuntza alkarteko kidea :

Herrien geroa arrenküra üthürri agertzen da, sei hilabete baizik ez direlarik gelditzen 2014eko herriko bozen aitzin. Xiberoko aüzapez gehienek, berriz presentatüko direnez galtozkatü dütügülarik, ez düela oraino deliberorik hartü erran deiküe. Liginaga, Ezpeize, Gotaine eta Santa Graziko aüzapezek beren aldetik, presentatzen direla baieztatü deiküe. Gamere-Zihiga, Hauze, Lexantzü, Ozaze, Mitikile eta Müskildiko aüzapezak aldiz ez direla berriz abiatüko baieztatürik izan zaikü. 
Jean Pierre Mirande Garindaineko aüzapeza :

Euskal Herriko Lürralde alkargoa, Euskararen ofizialtarzüna, Ipar Euskal Herriko Unibersitatea, edo Laborantza Ganbara, Batera plataformak dütüan lau aldarrikapen nausiak ez beitira batere aitzinatzen, mobilisatzera deitzen dü. Batera-k, dagün azaroaren 30ean Maulen eginen den manifestaldiara parte hartzeko dei zabaltzen dü, eta anartean, bere lehentarzüna date, jentartearen informatzeko hasirik den lanaren jarraikitzea. Frantses estadoaren ezaren aitzinean, egoera hau honartzen ez düen herritar güziak, azaroaren 30ean eginen den manifestaldian parte hartzeko deitzen dütü oraidanik.
Frantxoa Camus Baterako kidea :

Galtoen araberako karreatze edo garraio zerbütxüari, ez erran dio Xiberoa Herri Alkargoaren biltzarrak. Etxetik edozoin zerbütxü püblikoala, besteak beste, jenteen eramaiteko karreatze edo garraio zerbütxü baten sortzeko zen xedea. Proposamenaren alde 4 boz, 7 abstenzio, eta 18 kontre, biltzarraren gehiengoak ez erran dü, zerbütxüaren kostea haundiegi zatekealakoz, eta ondorioz legarrak emendatüko zirelakoz. Alde agertü direnak damütü dira deliberoaz, parada ederra beitzen, konseilü orokorratik azkarki lagüntüa izaiten ahal zen zerbütxü baten sortzeko, beharrünant haundieneri alkartarzüna erakustez.

Dominika Boscq alkargoako lehendakaria :


Léonie Agergarai Muskildiko haütetsia :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan