XÜXENEAN ENTZÜN

Politika

Maulen, ezkerreko batarzüna egiteko dei berria.

Ezkerreko oposizioko zerrenda bateratü baten sortzeko deia zabaltü düe püblikoki astelehenean, Jacques Herrera, Christian Espinoza, Christian Faure eta Battitte Jaury, Xiberoko sozialista alderdiko lau kide edo adixkideek. Dei berri honen egileak damütü dira, iragan ürrietaren 3an, Maulen alderdi komünistak eta ezkerreko fronteak egin züen « Union Citoyenne » kolektiboaren biltzar püblikoan, sozialistek, ezkerreko indar güzien batarzünaren egiteko zabaltü züen deia ez dela entzünik izan eta « Union Citoyenne » kolektiboak bere aldetik zabaltü züan zentzü bereko deia aldiz, ez zela honartgarria gehitü düe.
Christian Espinosa eta Christian Faure sozialistak :

 

 

Beharrezkoa üdürritzen zaie, ezkerraren bateratzea Mauleko Herriko Bozketako, ez bada bozketako lehen ützüliarentako, bigarrenarentako pürü. Astelehenean agertü diren lau kideek ez düe gordetzen alderdi sozialistak zerrenda bat prestik düala, bena mementoko nahiago düe xantza bat eman ezkerraren batarzünari.

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan