Xiberoa eta Baxenabarre alkartzen dira ofizialgintza eta saleroskaren arrabuiltarazteko.

Inprimatu

Xiberoa Herri alkargoa eta Baxenabarreko Sindikatako haütetsiek, OCM edo Algarrekilako Berriztatze Egintza berri bat presentatü düe asteazken hontan Maulen. 300000 euro heineko egintza hori, Konseilü Orokorrak dirustatüko dü ehüneko 80aren heinean, Xiberoa Herri Alkargoak eta Baxenabarreko sindikatak ehüneko 10a bana ezarriko düelarik.Algarrekilako Berriztatze Egintza haatik mügatüa izanen da, Frantses estadoak ez beitü sos ekarpenarik egin. 
Michel Etxebest Alkargoako lehendakari ordea :


Orotara lagüntza motaren araberan 20 eta 30 enpresen artean lagüntzen ahalko dira. Haütetsiek esperantxa düe, goiz ala berant, Estadoak ere bere partea ekarriko düala, egintza bi urtez baino ürrünago lüzarazteko gisan. 10 langilez petikako ofizialgintza eta saleroskako enpreseri emanen den lagüntza hiru motakoa izaiten ahalko da. Lehenik, kanpoko ikerzaleek eginik enpresaren audit delako edo ikuskapena egitekoa, bigarrenik, enpresaren garapena süstatzekoa edo lagüntzekoa eta azkenik enpresaren jarraikiaren egiteko tresnen plantan ezartekoa.