Baterak azaroaren 30ean mobilisatzeko deia zabaltzen dü.

Inprimatu

Argazkia : Laurentx EtchegoinBatera plataformak azaroaren 30ean Maulen eginen düan manifestaldian parte hartzeko, deia zabaltü düe atzo Xiberoko haütetsi andana batek, baita ere sozial ekonomia eta jentarte zibilako ordezkari zonbaitek.  Atzoko agerpenarekin, mobilizatürik egoiten direla adierazi nahi izan düe eta deia lüzatü düe oraidanik Ipar Euskal Herriko herritar güzieri azaroaren 30eko manifestaldian parte hartzeko.
Jean Pelle Iriart Alozeko aüzapeza :

 

Euskal Herriko Lürralde kolektibitate baten aldarrikapenaz, Parisek erakusten düan mexpretsüa salatü düe. Horrez gain merkataritza ganbara, CAF edo CPAM Asegürantza Kütxa bezalako egitüren berkokatzea Paue edo Bordalen, Euskal Herriaren geroa egiazki lanjerian ezarten düala azpimarratü düe. Hemen sortürik izan diren Ikastolen garapena ere nola trabatürik den ez dela honargarria gehitü düe.