Berriak

Herrietako berriak
2010an Xahakoa pastorala Barkoxen
Crédit Agricoleren eskerrak Xiberotar zonbaiter
XIBEROKO BOTZAK WEBGÜNE BERRIA DÜ
Kanbiamenak badirate Xiberoko Botzan
Sü ehaileek süa berriz abiaraziko düe dantza pistan
Ausaz
Kronika

Psikologia kronika
Emankizüna



Azia alkarteko kideek, Xiberoko lürraldeaz bi urtez eraman düen diagnostikaren erakaspenean, ikusmolde oso baikorra agerazi düe. Sail ezbardinetako aktüreen ganat joan dira informazioneen biltzera. Hortik, lürraldearen indarrak eta ahüleziak zerrendatü dütüe eta proposamenak lüzatü dütüe. Prefosta, xede güziak ez dütüe berek gaüzatüko. Hebentik aitzina, xede ezbardinak bürützen ahal lütükeen aktürer presentatüko dütüe eta nahi badüe haien esküetan ütziko dütüe. Azia alkartekoek ere, xede zonbait gaüzatzeko asmü düe, eta lehen lehenik Aldüdarrak Bideo alkartearekin partaidegoan, Eüskara mailan telebista jokü berezi baten sortzeko lan eginen düe.
Agerria izan da berriz ere aipagei nausia üztaila hatsarren igaran den Mauleko Herriko kontseilüan. Badü orai hiru urte EPFLak Agerria erosi düala eta ez da orano deüs argi, zer xüxen eginen den güne hortan. Hasteko, 400 000 euroko mailegüa egin behar dü Mauleko Herriko-Etxeak Agerriako batzarri günearen obra berrientako eta honartürik izan da horren egitea. Hortarako, 200 000 euroko segürtamena emaitea honartürik izan da. Ber denboran, jakiteko xüxen zer egiten ahal den eremü hortan, estüdio bat galteginik izan da. Mimizaneko kabinet batek lan hori eramaiten dü eta bere emaitzak üztail ondarrean jakinaraziko dütü. Hatik, Mixel Etxebest aüzapezak baieztatü deikü Hego Eüskal-Herriarekin xede serius bat badela ; hanko eskoletako haurrak jinarazteko Xiberoalat, beharbada xede seriusena Izan Ontsa alkarteak aitzina eramaiten düana.
Jean Lassalle berriz depütatü 4. bozka eremü hontan botzen %51rekin ! Argiki erraiten ahal da Eüskal Herriari esker irabazi düala Lassallek Legebiltzarreko bigerren ützüli hau, Biarnoan Frantxoa Maitia sozialista agertü beita lehen bena ez da aski izan ezkertiarrarentzat. Aldiz, Eüskal Herrian Jean Lassalle aise nausitü da botzen %56,10 üken dü eta Frantxoa Maitiak %43,90. Biarnoan aldiz, Jean Lassallek botzen %49,24 bildü dü eta Frantxoa Maitiak %50,76. Xiberoari doakionez, afera tiran egon da eta azkenean Frantxoa Maitia elki da lehen, botzen %50,21 ardietsi dütü eta Jean Lassallek %49,79.
Herri alkargoako aipagei nausiak izan dira, 2012ko aitzin kontüa, ekonomia saileko proiektoak, Maulen egin beharra den ondarkin berextegi berria, gazteen inganioak eta beste. Hartü diren erabakiak izan dira :
Mauleko Herriko Etxeko 41 langileak greban jarri dira arramaiatzaren 15ean eta Herriko Etxearen aitzinean algarretaratü dira. Algarrizketarik ez ordezkaritza sindikalarekin eta lan baldintzen txartzea salatzen düe. 2009 izenpetürik izan diren akordioen errespetüa eta soldata ttipien goratzea galtegiten düe. Jakin ahal izan dügünaz, astelehenean arrestiriko 17etan langileen ordezkariak errezibitüko dütü Mixel Etxebest Mauleko aüzapeza.

