- Politika
- Agerraldiak: 3291
Departamentüko Sü Ehaileen deiadar zentro berria
Martxoaren 20an plantan izanen da Departamentüko Sü Ehaileen deiadar zentro berria. Paueko elkitzean, Tarbesko bidean altxatürik izan den eraikuntza berritik kudeatüko dira dei güziak eta hortik sokorriak bideratüko dütüe. Deiadar sistemaren berantolatzeak eztabadak sorarazi zütüan, sü ehaile bolondresen oharrak ez beitziren kontütan hartzen. Azkenik, lanek hartü düen berantari esker, algar mintzatü ahal izan dira eta bolondresen galtoak entzünik izan dira. Berri horiek zabaltürik izan dira urtarilaren 21ean Maulen, sü ehaileek ospatü düen Ste Barbe delakoaren kari. 2011an egin düen elkaldien bildüma egin dü Jesus Oliva Mauleko kapitainak. Orotarat, 364 elkaldi egin düe, 453 zirelarik 2010ean. 26 süte, 32 bideko ixtripü, 224 jenteari sokorri, 68 beste motako ixtripü eta 14 elkaldi bereziak. Orotarat, 293 biktimak izan dira, horietan 12 zentü.
Entzün Jesus Oliva Mauleko sü ehaileen kapitaina :